Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 10a, 00:00

«Adinekoak ez daude behar bezala zainduta»

«Bizi dugun pandemia honen aurretik ere, zaharren egoitzetako langileok urte luzeak daramatzagu gaur egungo zaharren egoitzen ereduaren gabezien berri ematen. Pandemiak gogor jo ditu egoitza hauek, eta aurretik behin eta berriz esaten ari ginena ederki bistaratu da.

Adinekoen egoitzetan, kalitate eskaseko zerbitzua eskaintzen da: gure adinekoak ez daude merezi eta behar duten bezala zainduta. Besteak beste, beraien beharrizanak asetzeko adina langile ez dagoelako.

Bestalde, zaintza lanen zama oraindik emakumeok daramagularik, gurea, sektore feminizatua da, soldata arrakala eta prekaritate handia duena. Funtsezko zerbitzua izanik, aitortza sozial eta ekonomiko txikia duen sektorea da. Era berean, osasun krisi honetan argi geratu da zerbitzu publikoa kudeaketa pribatuaren esku utzi eta berau negozio bilakatzearen arriskua: enpresa pribatuek, erabiltzaile eta langileen ongizate eta segurtasunaren gainetik, etekinak lehenetsi dituzte, bizi izan dugun —eta oraindik bizitzen ari garen— egoera latz honetan ere.

Honegatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta, oro har, euskal erakunde guztietako ordezkariei eskatuko genieke, gure gizarte antolakuntzaren erdigunean, jendartearen ongizatea bermatzen duten funtsezko zerbitzu eta jarduerak jartzea, pertsona guztiok bizimodu duina izan dezagun:

—Funtsezko zerbitzuen publifikazioa, irabazi asmoa duten enpresen gainetik, kalitatezko zerbitzua eskainiz eta langileriaren lan-baldintza duinak bermatuz.

—Zaintza lanen berrantolaketa, zaintza-sistema integral eta publiko sendoa garatuz.

—Sexuaren araberako lanen banaketak sortzen dituen soldata arrakalak deuseztatuko dituen benetako berdintasun politikak bultzatu eta prekaritatea deuseztatuko duen benetako lan politikak garatzea».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide