Alarma egoera ezartzea erabakiko du Espainiako Gobernuak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Edu Lartzanguren 2020ko urr. 24a, 13:00

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua.

Ministroen Kontseilu berezia egingo dute bihar dekretua sinatzeko, Madrilgo Gobernuko iturrien arabera.

Madrilgo hainbat komunikabidek Espainiako Gobernuaren iturriak aipatu dituzte, eta, iragarri dutenez, bihar bilduko dira ministroak, larrialdi egoera ezartzeko, besteak beste Hego Euskal Herriko lehendakariek hala eskatu ondoren.

Deialdi ofiziala egitea falta dela onartu dute galdekaturiko gobernukideek, baina iragarri dute «ziurrenera» igandean egingo dela Ministroen Kontseilu berezia.

Gaineratu dutenez, espero dute erabakia Alderdi Popularraren sostenguarekin hartu ahal izatea, eta harekin gatazkarik sortu gabe. Izan ere, alarma egoera ezartzeak erkidego autonomo guztiei eragingo lieke, eta popularrek horietako batzuk gobernatzen dituzte.

Ministroen Kontseilua asteartean biltzekoa zen, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak astelehenean erkidegoetako buruekin bilkura egitea aurreikusita baitago. Bilkura horretara gonbidatuta dago Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea.

Ministroen Kontseilua aurreratzeko erabakian eragina izan du Iñigo Urkullu Iñigo Eusko Jaurlaritzako eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariek alarma egoera ezartzeko Madrili atzo eginiko eskaera formalak.

Albiste hau Berria.eus atarian plazaratu da eta Creative Commons lizentzia baliatuta ekarri dugu hona. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide