Ongietorriek «birbiktimizazioa» eragiten dutela salatu du Itxasok

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko aza. 10a, 00:00

Azaroaren 10ean gogoratu ohi da indarkeriaren biktimen aldeko Memoriaren Eguna, eta Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak bezperan egin ohi du ekitaldi bat. Hala egin zuten atzo eguerdian, Terrorismoaren Biktimen Memorialarekin batera, eta bertan izan ziren Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkaria eta Florencio Dominguez memorialeko zuzendaria. Ekitaldian, nabarmendu zuten euskal presoei espetxetik irtetean egiten zaizkien harrerek «birbiktimizatu» egiten dituztela biktimak, eta gisa horretako ekitaldiek ez dutela erakusten biktimenganako «inolako enpatiarik», «elkarbizitzaren bidean atzera eginda».

Itxasok hitza hartuta amaitu zuten ekitaldia. Gogorarazi zuen 11 urte igaro direla gaurko eguna oroitzen hasi zirenetik eta, harrezkero, ez dela ekitaldi bateraturik egin. Hortaz, gaineratu zuen badela garaia Memoriaren Eguneko ekitaldietan «desadostasunerako aitzakiak» gainditzeko eta «historia berrinterpretatzeko tentazioak» atzean uzteko, eta dei egin du ETAren, GALen, Batallon Vasco Españolen eta beste indarkeria batzuen biktimei «justizia, memoria eta erreparazioa» emateko.

Hiru biktimak hartu zuten parte; Ivan Ramos Torranok, Lorena Diez Elorzak eta Francisco Javier Saenz Martinezek. Ramosen ama Maite Torrano 1987ko apirilean hil zuten, Portugaleten (Bizkaia), PSEren egoitza baten aurkako erasoan; Diez Elorzaren anaia Jorge Fernando Buesa PSEko legebiltzarkidearen bizkartzaina zen, eta 2000ko otsailean hil zuen ETAk; eta Saenz Martinezen aita Alejandro 1985ean hil zuen ETAk.

Atzoko aitortzarekin, gobernuko ordezkaritzak eta memorialak «intolerantzia terroristak eragindako sufrimenduaren egia aldarrikatu» nahi dute, «Euskadin biktimen senideen borroka isila eta sarri baztertua» gogoratzearekin batera.

Gaurko ekitaldiak

Gaurko, berriz, Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak prestatu dituzte Memoria Eguneko saioak. Legebiltzarrak ekitaldi instituzional bat antolatu du 09:30erako; Jaurlaritzak, berriz, 17:00etan egingo du bilkura bat Gogora institutuaren egoitzan, Bilbon, Atzera begiratu aurrera jarraitzeko lelopean. Han izango dira, besteak beste, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Aintzane Ezenarro institutuko zuzendaria.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide