Zorretan Madariagarekin eta besteekin titulu egokiagoa izango zatekeen zutabe honetarako, baina zutabe honen zabalera estua gaizki konpontzen da deklinatua den gure hizkuntzarekin.
Gaizki ikusia dago, korronte nagusiarekin eta politikoki zuzena den irizpidearekin ez dator bat, «euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor» baieztapen indartsuaren kontrako norabidean dator; baina, euskal abertzaletasunaren ikuspegitik, oso zaila dago esatea oso gaizki egin zutela Julen Madariagak eta besteek orduko ETA hura sortzen.
Ez diegu ezer zor Francoren diktaduraren garai gogor haietan, mugimendurik txikiena egiten zuena txirtxilatzen zuten urte haietan ETA erakunde politiko eta kulturala sortu zutenei? Hori izan baitzen, eta ez besterik, ETA hura. Francori aurre egin, euskal abertzaletasunaren kontzientzia berpiztu, euskaraz hitz egitera eta euskarazko kultur produktuak sortzera animatu zuten geldirik egon nahi ez zuen eta mugitu beharra ikusi zuen belaunaldi gaztea.
Ulergarria da Francoren aurkako borroka galdu zuen belaunaldiak, errepresioa, heriotza, kartzela, erbestea... jasan zuen belaunaldiak, indarrik ez edukitzea diktaduraren aurka altxatzeko, eta intentsitate txikiko aktibitatea edukitzea. Guztiz. Baina horrek ezin du balio ETA sortu zutenen meritua estali eta ukatu nahi izateko. Ez da zintzoa.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.