UKATUTAKO ONURAK

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko uzt. 16a, 00:00

Aurten, 32 euskal presori ukatu dizkiete espetxe onurak. Hona hemen horietako batzuen kasuak:

Erredentzioak

Mikel Arrieta. Erredentzioak emateari helegitea jarri zion fiskaltzak, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salak atzera bota dizkio.

Irteera baimenak

Joseba Borde. Fiskaltzak helegitea jarrita, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ukatu egin zion eskaturiko irteera baimena, «biktimei barkamenik» ez eskatu izanagatik.

Oskarbi Jauregi. Fiskaltzak tratamendu batzordearen proposamenari helegitea jarrita, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bi aldiz ukatu dizkio baimenak, «biktimei barkamenik» ez eskatzeagatik.

Lierni Armendariz. Tratamendu batzordeak proposaturiko hiru irteera baimen oztopatu dizkio Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, fiskaltzaren eskariz.

Hirugarren graduak

Unai Fano. Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hirugarren gradua onartu ondoren, fiskalak helegitea jarri du. Ebazpenaren zain.

Irkus Badillo. Espainiako Espetxe Erakundeen eskariz hirugarren graduan dago, baina fiskalak helegitea jarri du. Ebazpenaren zain.

Asier Bengoa. Espainiako Espetxe Erakundeen eskariz hirugarren graduan dago, baina fiskalak helegitea jarri du. Ebazpenaren zain.

Baldintzapekoak

Idoia Martinez. Tratamendu batzordeak proposatuta, baldintzapeko askatasuna eman zioten maiatzean, baina fiskaltzak helegitea jarri du. Ebatzi gabe dago.

Erantzunaren zain

Egoitz Coto. Irteera baimenak emateko bi proposamen egin dizkio tratamendu batzordeak. Fiskaltzak ez du erabakirik hartu.

Gorka Lupiañez. Irteera baimenak emateko bi proposamen egin dizkio tratamendu batzordeak. Fiskaltzak ez du erabakirik hartu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide