Udaberri 2024 plana Madrilen aurkeztu dute Jaurlaritzako ordezkariek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2021ko urr. 7a, 00:00

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak lehengo hilean onartu zuen Udaberri 2024, bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren plana. Atzo, Madrilen aurkeztu zuten. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal eta sailburuorde Jose Antonio Rodriguez Ranz joan ziren aurkezpenera. «Ibilbide orri argi eta zehatz batekin konpromisoa» duen dokumentua dela azaldu zuten, eta Jaurlaritzak giza eskubideen eta aniztasun politikoaren aldeko konpromisoa hartu duela «bizikidetza ereduaren oinarri gisa».

«Bost hamarkadatan, ETAk izan du giza eskubideen urraketa nagusia eta larriena, eta Euskadiko askatasunen aurkako erasorik zuzenena», azaldu zuen Artolazabalek. «Garai berri» bat zabaltze aldera, «ezinbestean» ETAri eta «haren unibertso politikoari» begira zorrotz jokatu behar dela argudiatu zuen: «autokritika» egin behar dute. Biktimek izan duten «eskuzabaltasuna» goraipatu zuen; erakundeek haiekin beti ez dutela asmatu ere onartu zuen. «Oroimenerako, egiarako eta justiziarako duten eskubidea zor bihurtzen da; onartzen dut eginbehar hori ez dugula beti modu arduratsuan bete».

Gogoeta kritikoaz

Plan horren zirriborroa joan den maiatzean aurkeztu zuten, eta orduan jakinarazi zuten kontraste prozesu bati ekingo ziotela, eta, eragileen ekarpenak jaso ostean, irailean emango zutela behin betiko planaren berri. Orduan jakin zen, hain zuzen ere, azken bertsioan presoen ongietorriei buruzko aipamen bat sartu zutela, eta argitu nahi izan zuten gogoeta kritikoa «ETAren terrorismoa eta indarkeria erabili edo justifikatu dutenei» exijitu behar zaiela bereziki. Artolazabalen arabera, lau printzipio izan dituzte ardatz plana ontzeko: «Pertsonaren duintasuna, terrorismoaren eta indarkeriaren erabateko deslegitimazioa, giza eskubideen berme eta babes eraginkorra, eta aniztasuna eta dibertsitatea babestu eta garatu beharreko baliotzat hartzea».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide