berria
2016(e)tik partaide / 14747 post
Pintura gorria bota eta "hiltzailea" idatzi dute Idoia Mendiaren etxean

2020 mai 20

Patxi Ruizen eta amnistiaren aldeko panfletoak bota dituzte PSEren lehendakarigaiaren etxeko atarian. Elkartasuna adierazi diote Maddalen Iriartek, Iñigo Urkulluk eta Carlos Iturgaizek.
Alarma egoera bi astez luzatzea onartuko du gaur Espainiako Kongresuak

2020 mai 20

Pedro Sanchez buru duen gobernuak hilabeteko luzapena eskatu asmo zuen. Ciudadanosekin akordioa lortu ondotik, bi asteko luzapena onartuko dute Espainiako Kongresuan.
Bozetako partaidetza bermatzeko neurriak hartzen ari da Jaurlaritza

2020 mai 20

Berregokitze lanei ekin die pandemia dela eta. Abian dira hauteskunde prozesuko urratsak
EAJ: «Oposizioa haurren moduan jokatzen ari da»

2020 mai 20

EAEko hauteskundeen iragarpenaren biharamunean, hainbat ordezkari politikok jardun dute gai horretaz, eta hainbat agertu dira kritiko elkarrekin. Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren ostean, Josu Erk…
Alarma egoera bi astez luzatzea onartuko du bihar Espainiako Kongresuak

2020 mai 19

Pedro Sanchez buru duen gobernuak hilabeteko luzapena eskatu asmo zuen bihar. Ciudadanosekin akordioa lortu ondotik bi asteko luzapena onartuko dute bihar Espainiako Kongresuan.
Posta bidezko botoa sustatuko du Jaurlaritzak

2020 mai 19

1.788.602 pertsonak izango dute boto eskubidea uztailaren 12ko hauteskundeetan.
Nafarroako hainbat alderdi eta sindikatuk bat egin dute presoen aldeko agiriarekin

2020 mai 19

Alderdien artean, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak bat egin dute; sindikatuen artean, berriz, ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, Solidari eta EHNEk,
Uztailaren 12an dira bozak

2020 mai 19

Iñigo Urkulluk argudiatu du osasun egoerak hobera egin duela eta uztailean egitea dela «erabakirik arduratsuena». Egoerak okerrera eginez gero, «beste aukera bat» egongo litzateke udazkenean
Oposizioa ez dago ados, eta Urkulluren «jarrera alderdikoia» salatu du

2020 mai 19

EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen arabera, Urkulluk «interes propioen» alde egin du. PSE-EEk adierazi du «garai berri bat» iritsiko dela bozekin
Nola daude taldeak?

2020 mai 19

EAEko apirileko hauteskundeetarako etxeko lanak eginak zituzten taldeek, baina COVID-19ak atzeratu egin zituen bozak, eta uztailaren 12an izango dira. Bitartean, EAJk sufritu du gehien.
Nazioarteko ehun eragilek ohartarazi dute «bake prozesua osatu gabe» dagoela

2020 mai 19

Euskal presorik zaurgarrienak askatzeko eta batzuk baldintzapean libre uzteko eskatu diete Madrili eta Parisi. «Neurri ausart eta eskuzabalak» nahi dituzte
Abokatuek eta AEMk adierazi dute Ruizen egoera «oso larria» dela

2020 mai 19

AEMk azaldu du «bukaerara arte joateko prest» dagoela: «Edozein unetan hil daiteke». Auto judizialik gabe ez da joanen erizaindegira