Kaixo, nire izena Karlos da eta duela urte batzuk mendi lasterketen munduan sartu nintzen: hainbat menditan korrika egin dut, bai euskal geografiari dagokienak bai hemendik at daudenak, eta distantzia anitzetan. Azken urteetan, oso ondo ez badakit ere, "ultrafondo" deritzen lasterketen alde agertu naiz; nire adinagatik izan liteke, gauzak patxadaz hartu ahal ditudalako eta jasankortasun handiagorekin aurre egin baitiet. Espezialitate honen barnean distantzia ugari egin ditut: 50km-tik 168km-tara doazenak (ehun milak).
Nabarmendu nahi nuke kirolari arrunta naizela, berezitasun propiorik gabe, haatik aurkariei beti lana ematen diet.
Duela 4 edo 5 urte, nork bere burua aski izan behar duen lasterketak egiten hasi nintzen, zeinak 6 etapetan bananduta dauden eta zeinetan 250km egin behar diren.
2011n, 2012n eta 2014an MArokon izan nintzen, Maraton des Sables izena duen lasterketa gogorrenetarikoa egiten.
Orain Gobiko desertutik itzuli naiz (Txinan), non antzeko lasterketa egin dudan.
Gaur egun diru-laguntzak bilatzen ari naiz urrian Txileko Atakama desertuan korrika egiteko... bitartean entrenatzen jarraitzen dut.