14.000 saski! 175.000€ Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara! Zuri esker, inoiz baino gehiago! Inoiz baino ERRIGORAgo!
Kanpaina bezperatan ERRIGORAgo joateko asmoa azaltzen ibili ginen, egitasmo bezala jauzi bat egitera gindoazela hurrengo 5 urteetan. Hain zuzen ere aurtengo kanpaina asmo horren atarian kokatu zaigu. Bada #ZURIesker, guri esker, hasi ekoizleengandik eta saskia eskatzen duzuen azken hartzaileengannaino, tartean garen auzloangile guztioi esker, bagoaz harago, zerumuga berriak amestu ezezik egia bihurtzen hasiak gara.
14000inguru dira eskatutako saskiak! Jauzi iderra. Inoiz baino gehiago izan dira eskatzaileak. Eta ez hori bakarrik, inoiz baino zabalpen handiagoa izan du kanpainak berak eta amets berrietarako egindako deiak kalean, ahoz.aho, sare sozialetan, komunikabideetan... Ederra izan da.
Ahalegin kolektibo honi esker, 175.000€ inguruko ekarpen ekonomikoa izango dugu aurtengoan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako. Bere garaian euskararen berreskurapenerako, Nafarroa hegoaldeko euskaltzale ameslariek, martxan jarritako proiektuek aurrera jarrai dezaten hauspoa izango da zalantzarik gabe. Eta harago goazenez, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren amets berriak hauspotzeko ere izango da baliagarri.
Azaroaren 19an Ablitasen Euskal Herriko bazter desberdinetatik bertaratuko garen lagunok, bertako lagunekin batera, berriro ere auzolanaren aragazki polita osatuko dugu milaka kutxa montatzeko.Eta hurrengo egunetan, auzolanean jakina, eskuz esku helduko dira Euskal Herriko txoko guztietara, 200 herritik gora izango dira kutxa beltzak eta kutxa zuriak helmuga izango dituztenak. Ederra!
Segi dezagun bada #ZURIesker ametsak egia bihurtzen.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide