Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Norabide horretan, egunetik egunera gero ta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.
https://www.errigora.eus
Elkarte berri honekin euskararen ezagutza zabaldu nahi dugu, erabilera handitu eta aldeko jarrerak indartu Ager Vasconum zonaldean, Nafarroa erdi eta hegoaldean, alegia. Errigoratik jaio den mugimend…
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren seigarren edizioan 93.000 litro olio, 207.000 ontzi kontserba eta 11.000 kilo arroz eskatu dira. Ehunka lagunen borondatezko lana oinarri, dagoeneko k…
Abian da honezkero Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren 5. urteurreneko edizioa. 5 urte maite duguna elikatzen lelopean, martxoaren 6tik 22ra oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak…
5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan eg…
2018ko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainan 13.000 saski eskaera jaso dira eta, honenbestez, beste 162.500€ bideratuko dira Nafarroa hegoaldean ahobizi eta belarriprest berriak sortzen jar…
Errigoraren oinarria auzolana da. Auzolanean zabaltzen da kanpaina herriz herri. Auzolanean jaso eskaerak. Auzolanean osatzen dira saskiak eta auzolanean banatzen dira. Baina hamaika komunikabide ere…
Nafarroa hegoaldeko zein Euskal Herriko hamaika txokotako dozenaka lagun bildu gara gaur Ablitasen, auzolanean, milaka saski osatzeko. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez azken bo…
Atzo kanpainaren aurkezpena egin genuen Nafarroako Parlamentuan. Errigora egiten duen komunitateko kideak batu ginen: ekoizle eta kontsumitzaile arduratsuak, hauen arteko zubia egiten duten herrietak…
Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez 800.000€ bideratu dira dagoeneko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldee…
2013tik 2018ra 800.000€ bideratu ditugu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Errigoraren sorreratik 5 urte igarota eta #EUSKARARIpuzka kanpainaren atarian (urriaren 25etik azaroaren 14ra izango da), a…