Berriro ere egin dugu, herrilanaren bidez 175.000 euro lortu dira Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2017ko aza. 29a, 09:26

14.000 saski eskatu eta aurten ere 175.00 euro bideratuko dira Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. 5. urtez Jarraian burutu den kanpaina honekin, dagoeneko 800.000€ tik gorako ekarpena lortu dugu.

Udazkeneko #EUSKARARIpuzka 5.kanpaina honek, emaitza bikainak izan ditu aurtengoan ere. Urtez urteko ibilbide honek, ekimena bera noraino sustraitu eta errotu den erakutsi digu eta kanpaina honetan ere milaka izan gara, urtero bezala, gabonak bueltan etxera iristen den saski eder honi tokia egin diogunok.

Eta bai berriro ere egin dugu! Eta bosgarrenez! Ez. Ez da kasualitatea. 14.000 saski ez dira berez egiten. Ez dira berez eskatzen. Ez dira berez banatzen. Euskalgintzari ez zaizkio 175.000 euro egunero zerutik jausten. Euri-zaparradak bai. Txingorra ere bai. Eta, lantzean behin, baita elurra ere. Baina 175.000 euro ez. Ez. Ez da kasualitatea izan. Herrilana izan da. Herrilangileak izan gara. Bai. Herrilangileak.

Ehundaka gara herriz herri Errigoraren sarea osatzen dugun boluntario nekaezinak. Banatzaile,komertzial, gidari eta diruzainak. Jende polifazetikoa.

Gabonetako oparia opari bikoitz izatea erabaki duten enpresa txiki eta ertain berriak ere batu zaizkigu aurtengoan. Enpresa horietan bakarrik 600-700 saski gehiago eskatu dira. Ezin uka ordea, aurreko urteetan saskia eskuratu duten batzuei, arrazoi ezberdinengatik, aurten ezinezko egin zaiela. Baina konbentsituta gaude Herrilan honen parte sentitu eta aurrerantzean ere berriz saskia eskuratzen jarraituko dutela. Errigoraren komunitate honen parte sentitzen direla.

Karpa batekin herrian gora eta herrian behera ere ibili gara. Errentierian, Leitzan, Amurrion, Ziburun eta beste hamaika txokotan. Euskal herrien artean zubiak eraikitzen: Kalea irabazten; Herrilana balorean jartzen.

Kartoizko zubiak ere eraiki ditugu, gure egitekoa zein den irudikatzeko.

Ablitasen ere ahalegin berezia egin genuen han batu ginenak. Haurrak. Ekoizleak. Herritarrak. Herrilanean milalaka kartoi zati saski bihurtu genituenak.Herrilanak lagunak eskaini eta harremanak estutzen dituela zuzen zuzenean konprobatuz.

Herria irriz egiten duen lagun ezagunen bat ere ibili zaigu kanpainan Errigorarekin. Porrotx gurekin aritu da eskutik eskura eta euskarari puzka. Milesker Porrotx.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide