Azaroaren 14ra arte egongo da Errigorako saskiak eskatzeko aukera. Egin euskarari puzka!

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2018ko urr. 31a, 09:32

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina berria abiatu du Errigora ekimenak. Bosgarren urteurrena ospatzen den honetan, Errigorak orain arteko balantzea ere egin du jendaurrean, herritar xume askoren ekarpenari esker 800.000€ bideratu baitira Nafarroa hegoaldeko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Hala ere, oraindik Nafarroa hegoaldean euskarak dituen erronkak oso handiak dira eta inoiz baino garrantzitsuagoa da urriaren 25etik azaroaren 14ra saskiak eskatu eta denon artean putz egitea gure hizkuntzak hegan egin dezan.

Aurtengo kanpainan, azkenengotean egin den bezala, saski bi izango dira aukeran: beltza (Errigoraren saski klasikoa) edo zuria (berritasunak eta produktu bereziagoak jasotzen dituena). Saski bakoitza 50€ren truke eskuratu daiteke eta, auzolanari esker, %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bideratuko zaio, oraindik bertako euskalgintzaren erronkak oso handiak baitira eta, 5 urtetako ibilbidearen ondoren, inoiz baino garrantzitsuagoa delako denon artean putz egitea euskarak hegan egin dezan.

Aurtengoan bertako 23 ekoizlek eskainiko dituzte haien produktuak. 23 kontserba-etxe eta olio-errotaren atzetik dozenaka langile eta ehunka nekazariz osatutako familia dagoela gogorarazi da aurkezpenean.

Informazio praktikoari dagokionez, eskaerak tokian toki eskuorriak betez ala, modu errazean, online egin daitezke, Errigoraren web gunean (www.errigora.eus). 

 

ESKAERAK EGITEKO LEKUAK AIARALDEAN

Eskuz eskatzeko:

Amurrion:
- AEK euskaltegia
- Aresketa ikastola
- Txokogorri elkartea

Laudion:
- AEKko Berbots euskaltegia
- Laudio ikastola
- Laudio BHI ikastetxea
- Arrañope taberna
- Eska tailerra
- Aiaraldea hedabidearen bulegoa

Okondon:
- El meson taberna

Orozkon:
- Gure arraindegja

Urduñan:
- Herri eskola
- Mugalde elkartea


INTERNET BIDEZ eskariak:
jasotzeko puntua:
- Aiaraldea Ekintzen Faktoria (Laudioko Industrialdea 4-8, Karrika jatetxearen ondoan)

 

SASKI BELTZA

PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:

  • Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)
  • Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
  • Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)
  • Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  • Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
  • Melokotoia almibarrean (Almanaque)
  • Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun)
  • Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)
  • Potxak (Maria Jesus)
  • Tomate frijitua (Pedro Luis)
  • Almendrak (Ablitasgo kooperatiba)
  • Borraja ekologikoa (La Churta)
  • Piper txorizero mamia (Gobeiaberri)

 

SASKI ZURIA

PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:

  • Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)
  • Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
  • Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)
  • Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  • Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
  • Zainzuri krema (Iturri)
  • Pasta ekologikoa (Martinelli)
  • Arroza (El Alcaraván)
  • Teilak (Monasterio de Cascante)
  • Ardo- eta kanela-pastak (Urrutia)
  • Txokolatezko cookieak (El Molinero)
  • Piperrada (Almanaque)
  • Pikillo saltsa (Maria Jesus)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide