Abian da honezkero Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren 5. urteurreneko edizioa. 5 urte maite duguna elikatzen lelopean, martxoaren 6tik 22ra oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, baina, horrez gain, aurten arroza eta kamisetak ere badaude aukeran. Beti bezala, jaki guztiak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta eskuratu ditzakezu, ekologikoak zein ez-ekologikoak. 130 herri ingurutan izango da eskaerak egiteko aukera, eta ia 300 gune izango dira aukeran produktuak jasotzeko.
5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan egin genuen bat kanpainarekin. Baina, zenbakietatik harago, maite duguna elikatzea da kanpaina honen balio nagusia. Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba zein arroz-sortak martxoaren 7tik 22ra eta elikatu ezazu maite duzuna, zeuk ere.
2013ko udazkenean egin zuen Errigorak bere lehen kanpaina, aurreko urtean Zazpiak Bat Harreman Sareak bultzatutako esperientzia oinarri hartuta. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lelopean, Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako ia 9.000 kutxa banatu genituen Euskal Herriaren luze-zabalean eta 112.000€ bideratu genituen bertako euskalgintza hauspotzera.
Lehen kanpainak lortutako harrera onaren ondotik, urte berriarekin udazkeneko saskia osatu zuten produktu horiek eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko beste bide bat zabaltzea erabaki genuen. Hala, denetik zekarten saskien ordez, produktu bakunak kantitate handietan eskainiz, urte guztirako despentsa betetzeko proposamena egin zen Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura deitu genuen bigarren kanpainan. Apirilean oliba-olio birjina estra eskatzeko tartea zabaldu genuen, 5 litroko bidoietan. Ekainean, ildo beretik, kontserba-sortak eskaini genituen. Auzolanari esker, olioa zein kontserbak errotan bertan edo kontserba-etxean duten prezio berean eskaini ziren.
Zalantza guztiak uxatuz, oso harrera ona izan zuen proposamenak. 30 herri ingurutan egin genuen kanpaina lehen urte hartan, eta 30.000 litro olio eta 50.000 ontzi kontserba heldu ziren 1.500 bat sukaldetara. Hurrengo lau urteetan kanpainak izan duen hazkundea ikaragarria izan da: 5 urtetan 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu dira, eta 2018ko kanpainan 6.500 etxetan egin genuen eskaera.
Kanpainaren planteamendua, oinarrian, bere horretan mantendu da 5 urteotan. Hala ere, nabarmen zabaldu da eskaintza eta, kontsumitzaileekin batera, asko hazi da parte-hartzen duten ekoizleen kopurua. Honez gain, 2017an azpimarratzeko aldaketa bi jasan zituen kanpainak: olioa eta kontserbak bi txandatan eskatzetik guztia batera eskatzeko planteamendura pasa ginen (banaketa eta ordainketa bi txandatan mantendu arren) eta produktu guztiak ekologikoan ere eskaintzeko pausua eman genuen.
Eskaeraren hazkundeak eta eskaintza ekologikoaren aldeko hautuak ekoizpenaren eremuan ere pausotxoak emateko aukera zabaldu zigun. Zubi berriak egin ditugu ekologikoan ari diren nekazari eta elaboratzaileen artean eta lehen produktu ekologikoekin lan egiten ez zuten kontserbagileak langintza honetan hasi dira. Zubi berriak eraiki ditugu, era berean, sektoreko instituzioekin: CEPAEN-NNPEKrekin (Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua), INTIArekin (nekazal elika-industriaz arduratzen den Nafarroako Landa Garapenerako sailaren menpeko enpresa publikoa) edo Nafarroako EHNErekin elkarlanean aritu gara.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide