Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du igande honetan tenperatura oso altuengatik eta Araban baso-suteak izateko arriskuagatik

Erabiltzailearen aurpegia Eusko Jaurlaritza 2026ko ekainaren 20a

Euskalmetek 39 ºC-rainoko maximoak aurreikusi ditu Kantauri aldeko barnealdean, eta tenperatura altuak Euskadi osoan igandean. Beroarekin batera, hegoaldeko haizea, baso-suteak izateko arriskua eta zaparrada trumoitsuak egon daitezke ostiralean eta larunbatean.

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarriko du igande honetan, ekainak 21, muturreko tenperatura altuengatik Euskadin, lurralde osoari eragingo dion bero handia espero baita. Alerta 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean; tarte horretan, tenperatura maximoak 35 ºC-ra irits daitezke kostaldean, 39 ºC-ra barnealdean, 37 ºC-ra trantsizio-eremuan eta 37 ºC-ra Ebro ardatzean.

Igandean, halaber, abisu horia egongo da indarrean tenperatura altu iraunkorrengatik, 00:00etatik 24:00etara; izan ere, tenperatura minimoak eta maximoak 20/35 ºC-ren bueltan egon daitezke kostaldean, 19/39 ºC-ren inguruan barnealdean, 18/37 ºC-ren inguruan trantsizio-eremuan eta 20/37 ºC-ren inguruan Ebroren ardatzean.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarriko du igandean Araban baso-suteak izateko arriskuagatik, 00:00etatik 24:00etara. Arriskua handia izango da tenperatura altuengatik eta hegoaldeko haizearen intentsitateagatik. Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia egongo da egun osoan baso-suteen arriskuagatik, arrazoi berberengatik.

LARUNBATA

Larunbatean, ekainaren 20an, tenperatura altu iraunkorrengatiko abisu horia indarrean egongo da trantsizio-eremuan eta Ebro ardatzean egun osoan zehar. Tenperatura minimoak eta maximoak 17/33 ºC ingurukoak izan daitezke trantsizio-eremuan, eta 19/34 ºC ingurukoak Ebroren ardatzean. Kostaldean 19/27 ºC ingurukoak izan daitezke, eta barnealdean 18/31 ºC-koak.

Larunbat horretan bertan, 18:00etatik 24:00etara, abisu horia egongo da indarrean prezipitazio handiengatik. Ordubetean 15 l/m² baino gehiago bota ditzake, eta zaparrada ertainak eta trumoitsuak bota ditzake. Baliteke zaparrada handiak botatzea, 2-4 zentimetroko txingorra egitea eta 70 eta 100 km/h arteko haize-bolada oso gogorrak izatea. Araban baso-suteak izateko arriskuagatik ezarritako abisu horia ere indarrean egongo da egun osoan.

GOMENDIOAK

Aire zabaleko berotik babestea:

  • Saihestu eguneko erdiko orduetan eguzkitan egotea.
  • Ez jarri inoiz zuzenean eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak.
  • Erabili kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-babes egokia.
  • Jantzi arropa arina, nasaia eta transpiragarria.
  • Saihestu jarduera fisiko bizia egitea, batez ere tenperatura handieneko uneetan.
  • Kontsultatu osasun-langileekin sintoma hauek agertzen badira: ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa edo ordubetetik gora irauten duten alditxarrak.

Etxea fresko mantentzea

  • Itxita eduki leihoak eta pertsianak bero gehien egiten duen orduetan.
  • Gauez etxebizitza aireztatu, gelak freskatzeko.
  • Saihestu eguneko erdiko orduetan beroa sortzen duten etxetresna elektrikoak erabiltzea.
  • Haizegailuak kontuz erabili, 35 ° C-tik gora ez baitute gorputzeko tenperatura murrizten.
  • Freskatu ur hotzeko dutxa edo bainuekin, edo zapi hezeak erabilita aurpegian eta eskuetan.
  • Ezin bada etxebizitza fresko mantendu, igaro egunean 2-3 ordu klimatizatutako lekuetan, esaterako, eraikin publikoetan.

Deshidratazioa saihestea

  • Edan maiz ura eta likidoak, egarri izan arte itxaron gabe.
  • Saihestu kafeina, alkohola edo azukre asko duten edariak, deshidratazioa errazten baitute.
  • Handitu fruta, barazki eta entsaladen kontsumoa gatz mineralak berritzeko.
  • Saihestu berora egokitzea zailtzen duten otordu oparoak, koipetsuak edo astunak.

Pertsona zaurgarrienak zaintzea

  • Arreta berezia eman haurtxoei, adingabeei, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeei, adinekoei eta gaixotasunak dituztenei.
  • Ez utzi inoiz inor ibilgailu itxi batean, ezta itzalean ere.
  • Zaindu bereziki bakarrik bizi diren edo mendekotasuna duten adinekoak, haiek egunean behin gutxienez bisitatuta.
  • Larrialdietan, 112 zenbakira deitu behar da.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide