Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskarazko hedabideen aldeko ekimenarekin bat egin du

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze 2011ko ots. 11a, 09:00

Euskal komunikabideek modu bateratuan kaleratutako editorialarekin bat eginez, eskaerekin bat egin du Aiaraldea Komunikazio Leihoak.

Euskal komunikabideek modu bateratuan kaleratutako editorialarekin bat eginez, eskaerekin bat egin du Aiaraldea Komunikazio Leihoak.

"Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua"

Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen dituzte euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.


Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, pozik egiten dugunarekin, euskal kulturaren isla eta hauspo gara, eta gure euskaltasunetik munduaren ikuskera ugari eskaintzen ditugu. Albiste eta informazioaren haritik, entretenimendutik, gertukotik, sakonetik, zientziatik…

Baina ez da nahikoa, ibilbide horretan sakondu behar dugu, orain artekoa hobetuz eta zabalduz. Hiztun komunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko eskubideaz ari gara, beharraz, nahiaz. Edozelako gizarte modernoren orainean, edozein kulturaren geroan, giltzarri da hedabideen zeregina. Ez da hori ukatuko duenik, eta hala ebazten da behin eta berriz erakunde publiko eta alderdi politiko gehienen euskarari buruzko gogoeta eta plan estrategikoetan. Printzipio eta helburuetan letra larriz aitortzen dute garrantzi hori, baina sostengu ekonomikoan ez, ez behintzat publikoak ez diren hedabideei dagokienez.

Jakina da EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian oso egoera desberdinak bizi direla: Nafarroan eta Iparraldean erakundeen sostengua hutsala da; EAEn oso bestelakoa da, baina ez da nahikoa, aurrean ditugun erronkei begira eusteko adinakoa ez bederen.

Euskarazko hedabideok ohituta gaude zailtasunean jarduten, gure hizkuntzaren izaera ez-normalizatuak horretara bultzatzen gaitu, eta agian horrek ere laguntzen digu bizi dugun krisiari aurre egiten. Baina egoera gorria da, eta, hainbatetan, larria. Hedabide ugari ari dira ixten munduan, hedabide historikoak, ospetsuak, gureen aldean handi eta indartsuak… Eta guk ere enbataren erdian dihardugu. Publizitatea behera, salmentak ere bai, diru laguntzak urritzeko joeran… Noiz arte eutsi ahal izango diogu?

Bankuen, autoen, altzari eta etxetresna elektrikoen salbamendu garaian, guk ere sostengu sendoagoa aldarrikatzen dugu. Maiz aurpegiratu zaigu diru publikotik bizi garela, bai euskal kultura, bai euskarazko hedabideak, konplexua sortzeraino ere bai agian. Orain, ostera, inoiz baino argiago ikusten da nola giltzarritzat jotzen diren esparru eta proiektuetan erakunde publikoek dirutzak bideratzen dituzten, izan horiek eremu publiko edo pribatukoak. 

Eta ekonomikoki ere sektore garrantzitsua da publikoak ez diren euskarazko hedabideena: 600 langiletik gora ari gara bertan, hilero soldata etxera eramanez eta euskal gizartearen aberastasunean gure alea jarriz.

Azken 30 urteetan ibilbide oparoa egin dugu, baina bada ordua beste jauzi bat emateko. Gure konpromisoa hemen dago, egunerokoan ikusgai. Eta instituzioen konpromiso sendoagoa ere egunerokoan ikusi nahi dugu. Herri erakunde publikoen sostengu eta babes handiagoa aldarrikatzera gatoz. 

Gure gizartearen garapena ezin delako porlanaren eta azpiegitura handien garapenari lotu. Adibidez, Euskal Y tren proiektuaren kilometro bakar batek erakunde publikoetatik publikoak ez diren euskarazko hedabide guztietara lau urtean bideratzen dena balio du. Errepide, trenbide edo eraikuntza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezake. Euskarazko komunikazioak merezi du tamainako apustua, eta euskal kulturak ere bai.

 

 

Aiaraldea Komunikazio Leihoak ez ezik, iritzi artikulu hau 60 komunikabide baino gehiagok sinatu dute:

 

Aiurri
Aizu!

ALDIRI arkitektura eta abar
Anboto astekaria
Antxeta Irratia
Arabako Hitza
Argia
Baleike aldizkaria
Berria
BERTON aldizkaria
BERTSOLARI aldizkaria
BidasoaMedia
Bilbo Hiria Irratia
BIZKAIE!
Bizkaiko Hitza
Elhuyar
Entzun!
Esan-erran Irratia
Galtzaundi Euskara Taldea
GAUR8, GAUR.INFO, ZAZPIHAIZETARA
Gazteberri
Gaztezulo
Gipuzkoako Hitza
Goiena (net eta papera)
Goierriko Hitza Guaixe
Gure Irratia
Hala Bedi
Hala Bedi Irratia
Hernaniko Kronika
HERRIA astekaria
HIK HASI Euskal Heziketarako Aldizkaria
Info 7
Ipar Euskal Herriko Hitza
Irria
Irulegiko Irratia
Irutxuloko Hitza
Jakin
Karkara taldea kultur elkartea
Kazeta.info
Koska Irratia
Lea-Artibai, Mutriku eta Busuturialdeko Hitza Mailope
Nafarroako Hitza
OAUA! aldizkaria
NONTZEBERRI
Nora
Oarso Bidasoako Hitza
Pauusuirratia.net
Pil-pilean aldizkaria
PREST! aldizkaria
Pulunpe aldizkaria
Sustatu.com
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza
Ttipi-Ttapa aldizkaria
Txintxarri aldizkaria
UK aldizkaria
UKBERRI.NET
Urola Kostako Hitza
UZTARO giza eta gizarte zientzien aldizkaria
Uztarria komunikazio taldea
Xiberoko Botza
Xorroxin Irratia
Zuhatza BERRIKETAN
ZuZeu.com
±18 Presta ezazu zure etorkizuna
...eta kitto! astekaria

 

 

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-02-01/004/002/euskarazko_hedabideak_beste_jauzi_baterako_ordua.htm

http://www.berria.info/albisteak/47323/sinatzaileak_60tik_gora.htm

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide