Eraso sexuala pasaden igande goizaldean, 05:00ak aldera, gertatu zen emakumeak Ertzaintzaren komisaldegian jarritako salaketan jakinarazi zuen bezala.
Gertakari hau salatzeko, Urduñako ADI Emakumeak elkarteak kale-agerraldia deitu zuen atzo arratsaldeko 19 t'erdietarako Foru Plazan.
ADI Emakumeak taldeko kideek "ez dela lehenengo aldia Urduñan horrelako gertakariak ematen direla" eta " emakumeen kontrako indarkeriak ez duelako etenik minduta gaudela" adierazi dute. Aurrerantzean eraso sexual bat egongo den guztietan kale-agerraldia deituko duteka esan dute.