250 langile baino gehiagu gerturatu ziren atzo ELA eta LAB sindikatuek Urduñak jasaten duen langabezia egoera salatzeko deitutako manifestaziora.
Sindikatu hauek jakinarazi dutenez, langabeziak hirian izan duen bilakaera kezkagarria da: "90eko hamarkadatik hona 1.500 lanpostu baino gehiago galdu dira" eta "gizarte segurantzako datuen arabera, gaur egun Urduñan 306 lanpostu daude bakarrik, denda txikiak eta tabernak kontuan hartuta". Urduña lan egiteko aukerak sortzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute, hiritarrek ez bait dute lo egiteko baino balio ez duen hiria izatea nahi.
Manifestazioa Foru plazatik abiatu eta hiriguneko kaleetan zehar egin zuen ibilbidea berriz Foru plazara bueltatzeko. Bertan eginiko ekitaldian LAB eta ELAko kideek hemendik aurrera ekintza gehiago egingo direla adierazi zuten.