4 urte igaro dira Urduñako udalak gaztetxea bota zuenetik, baina kale gorrian egon arren jo eta ke jarraitzen dute Gazte Asanbladako neska-mutilak!
Datorren larunbatean, apirilaren 9an, Gazte Asanbladak hamairugarren Gazte Eguna ospatuko du "Ametsak antolatuz zabal ditzagun ateak" lelopean. Goizean goiz hasita graffitiak, puzgarriak, buruhaundiak, kalejira, kontzertuak eta hamaika ekintza egongo dira haur, gazte eta ez horren gazteentzako.
Ondo pasatzeko eta bide batez Gazte Asanbladak herria bizitzeko egiten duen lana babesteko aukera paregabea izango duzu! Datorren larunbatean denok Urduñara!
Aurtengo gazte egunaren kanta Izargi taldeak egin du.