Urduñako udalak telekomunikazio azpiegiturak jartzeko hitzarmena sinatu du Euskaltelekin.
Aurten hasiko dira hirigunean zuntz optikoa jartzeko lanak eta horretaz gain, udalak Urduña Euskaltelen zerbitzu sarean sartzea ere ahalbidetuko du.
Gaur egun Euskaltelek konexio gune bat dauka La Rondina industrialdean, baina kableak lurrazpitik sartzeko lanak amaitu eta azpiegitura handiagoa sortu artean, Euskaltel udalaren aireko azpiegiturez baliatuko da. Udal azpiegiturez baliatzen den bitartean, Euskaltelek izango du euren kudeaketa teknikoaren eta erabileraren ardura.