Egunak argiagoak eta luzeagoak izaten hasi dira dagoeneko, mendira joateko eta kirola egiteko ederrak!
Datorren igandean Txarlazo Mendi Taldeak Valdezcarayra egingo du irteera; eguraldiaren eta elurraren egoeraren arabera, eskiatzea edo San Lorentzo mendira igotzea erabakiko da. San Lorentzora igotzeko, pioleta eta kranpoiak beharrezkoak direla adierazi du mendi taldeak.
Animatzen bazara, jakizu autobusa goizeko 7etan irtengo dela Urduñako suhiltzaileen aurrean dagoen bus geltokitik.
Izena emateko epea ostegunean bukatzen da, beraz, plana gogoko baduzu ez pentsatu gehiegi eta zoaz Valdezcarayra!
Prezioa: 8 euro Txarlazo Mendi Taldeko kideentzat eta 10 euro kideak ez direnentzat.
Txarlazo Mendi Taldearekin kontaktuan jartzeko deitu 606 16 25 10 telefonora.