Hasi dira zikoinak dagoeneko eraberritu berri den Familia Sakratuaren elizan habiak egiten. Izan ere, eraberritze lanetan, kanpandorreetan eta armarria zizelkatua duen idulkian zeuden habiak kendu zizkieten.
Habia hauek eta zikoinen jarduerek eraikinaren teilatua eta aurrealdea kaltetu dezakete eta egun haizetsuetan lurrera erori daitezke elizaren inguruan dabiltzan oinezkoentzako arrisku bat sortuz. Hori dela eta, Urduñako udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gasteizko Gotzaindegiak eta Josefinoen ikastetxeko arduradunek, egoera honi aurre egiteko, gazteluaren goikaldean habiak eraikitzeko plataforma batzuk jartzea erabaki dute.