1272. urtean Gaztelako Alfontso X 'Jakitunak' Artziniegari hiri-izendapena eman zion. Harrezkero hirigune garrantzitsua izan zen Gaztelatik sartu eta Gaztelarantz irteten ziren produktuen transakzioak bertan egiten baitziren.
Interesgarria, ezta? Bada, monumentu-multzo babestua den Erdi Aroko alde zahar ikusgarri honen egitura eta historia euskaraz ezagutzeko aukera ezin hobea izango duzu otsailaren 18an, datorren ostilarean alegia, Aiaraldeko Berbalagunek bisita gidatua antolatu baitute.
Jo eta ke dabilitza Berbalagunak Aiaraldea euskalduntzeko ekimenak egiten!
Zahar eta barri, berbetan gabiz
Hitzordua: otsailaren 18an, ostiralean, arratsaldeko 6:00etan Artziniegan
Prezioa: musu-truk
Izena emateko jarri kontaktuan:
aek euskaltegiak 945 892 334 / 94 672 67 22
Aiarako euskara zerbitzua: 945 399 122
Amurrioko euskara zerbitzua: 945 891 161
Urduñako euskara zerbitzua: 945 384 860
Sartu berbalagunen webgunera: www.aiaraldea.blogspot.com
Bidali mezu bat helbide honetara: aiaraldea@aek.org
Gogoratu izena emateko epea otsailaren 17an, ostegunean, bukatzen dela.