Hasi dira dagoeneko hirira sartzeko biribilguneak eraberritzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze 2011ko ots. 15a, 00:43

BI 625 errepidetik Urduñara sartzeko dauden 3 bidegurutzeak eraberritzeko lanak hasi dira dagoeneko. Lan hauek egiteko aurrekontua 1.907.541.76 eurokoa da.

BI 625 errepidetik Urduñara sartzeko dauden 3 bidegurutzeak eraberritzeko lanak hasi dira dagoeneko. Lan hauek egiteko aurrekontua 1.907.541.76 eurokoa da.

Asko izan dira saihesbide hau egin zutenetik, Delikarako, Gasteizerako eta Bilborako bidegurutze hauetan gertatutako auto istripuak. Izan ere, gaur egun BI 625 errepideak biribilguneak erditik zeharkatzen ditu eta bertatik dabiltzan autoak abiadura handian igarotzen dira. Eraldatze lanekin, bidegurutze hauetan ohiko errotondak egingo dituzte, eta ondorioz autoek nahi eta nahi ez edozein norabidetan joateko errotonda egin beharko dute eta beraz, abiadura murriztu.

Aldaketa hauez gain, oinezkoek errepidearen bazterretatik ibiltzea ekiditzeko, gaur egun dauden oniezkoentzako bideekin lotuko diren lau espaloi berri egingo dituzte.

Espaloi hauetako bat Landeta auzoraino helduko da eta Tertanga errekatxoa zeharkatzeko Delikarako errepidearekin paraleloan joango den oinezkoentzako pasabide edo zubi bat eraikiko dute. 

Udalak aldiz, ez du jakitera eman oinezkoek Delikako bidegurutzea zeharkatu behar ez izateko nolabaiteko berrikuntzarik proiektatu den. Izan ere, gaur egun, Landetako bizilagunek Delikarako biribilgunea erditik zeharkatu eta errepidearen ertzetik ibili behar dute auzoraino, honek dakartzan arriskuekin. Lanak aurrera egin ahala, Landeta auzoko oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurririk hartu den ikusiko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide