Urduñako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek 500 txosten bideratu zituen 2010. urtean zehar, udaletik jakinarazi dutenez.
Eskaera gehienak etxebizitzen prestazio osagarriak eta 39/2006 Legeak babesturiko dependentzia egoera onartzeko txostenak izan ziren. 58 eta 57 txosten zehatz-mehatz.
Gainontzekoak diru-sarreren berme errentarekin erlazionaturiko txostenei (54), gizarte-larrialdiko laguntzei (47), Etxebideri (49), Gizartegintzari (48), Eusko Jaurlaritzak jaioberri bakoitzeko ematen duen diru-laguntzari (39), etxez etxeko laguntza zerbitzuari (31) eta ezgaitasunen ikuskapen-ziurtagirien bideratzeari (17) zegozkien. Horietaz gain, Emakumeentzako Zuzenbide Arreta Zerbitzuak 25 kasutan lan egin zuen.