Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta ikastetxeek

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze 2010ko abe. 12a, 12:05

Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Urduñako Herri Ikastetxeak, Antzinako Andra Mari Ikastetxeak eta udalak.

Hitzarmen honen bidez, ikastetxeei 1500 euro inguruko diru-laguntza emango die hiriko udalak euskara bultzatzeko ekimenak egiteko: haurrentzako euskarazko ekintzak antolatu, egoera soziolinguistikoa aztertu, baliabideak eskuratu eta abar. Ikastetxe bakoitzak dirua zertan erabili erabaki dezake.

Udalak Zikoina aldizkariaren bitartez jakinarazi duenez, hitzarmen hau datozen urteotan (2011. eta 2012. urteetan) baliagarria izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide