Duatloiaren VII. edizioa egin zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze 2010ko urr. 25a, 13:48

Green Cup World Series eta Challenge Nacional-aren barruan egiten den Urduñako Ultimate duatloiaren VII. edizioa egin zen atzo goizean. Proban, oinez egin beharreko tartea 8km-koa izan zen, eta bizikletazkoa 16 km-koa. Parte-hartzea banakako zein bikotekako modalitateetan egin zitekeen.

Green Cup World Series eta Challenge Nacional-aren barruan egiten den Urduñako Ultimate duatloiaren VII. edizioa egin zen atzo goizean. Proban, oinez egin beharreko tartea 8km-koa izan zen, eta bizikletazkoa 16 km-koa. Parte-hartzea banakako zein bikotekako modalitateetan egin zitekeen.

Hirian egiten den kirol proba gogorrenetakoa den honetan 75 kirolarik hartu zuten parte. Sailkapenean, BH Bike Zona taldeko Juan Carlos Nieva izan zen lehenengoa, 1:40:13.772 denbora eginez. Bigarren postuan, Tragaleguas taldeko Rodrigo Alonso geratu zen 1:42:28.294 denborarekin, eta hirugarrenean Luis Mari Urizar, Trigoi taldeko kidea, 1:44:06.564 denborarekin. 

Azkenean, larunbat goizean egiteko antolaturik zeuden oinezko eta mendi-txirrindulako mendi igoeren lehiaketak bertan behera geratu ziren.  Erabaki hau, larunbatean lasterketetan parte hartzeko kirolari gutxi prest zegoelako hartu behar izan zuten, Green Cup-aren antolatzaileek jakinarazi digutenez; izan ere, atletek neke handia pilatzen dute larunbatetik igandera bi egunetan lehiatu nahi baldin badute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide