Datorren asteburuan, urriaren 23an eta 24an, Ultimate duatloiaren VII. edizioa egingo da Urduñan.
Urduñan egiten den kirol proba gogorrenetako bat da, eta bertara Euskal Herriko zein atzerriko goi mailako kirolariak gerturatu ohi dira lehiatzera.
Larunbatean, goizeko hamaiketan, mendi-txirrindulako igoera egingo da, eta eguerdiko ordu batean oinezko mendi igoeran lehiatuko dira kirolariak.
Igandean, goizeko hamar t'erdietan, duatloia egingo da. Proba hau Green Cup World Series-en eta Challenge Nacional-aren barne egiten da.
Duatloian, parte-hartzea bi modalitatetan egin daiteke: banakakoan eta bikotekakoan. Banakakoan lehiatzaileak bai oinezko, bai mendi-txirrindulazko tarteak egin behar ditu; bikotekakoan, kide batek oinezko tartea egin eta beste kideari txirrindulazkoa egiteko errelebua eman behar dio. Oinez egin beharreko tartea 8km-koa izango da, eta bizikletazkoa 16 km-koa.
Proba honen inguruko informazio gehiago www.urdunaultimate.com eta www.greencup.org webguneetan.