Datorren larunbatean aiaraldeako berbalagunek irteera egingo dute Lendoñogoitiko Barraskibide basetxera.
Izan ere, aiaraldeako berbalagun taldeak ekintza ugari antolatzen ditu urtean zehar, AEK eta udaletako euskara zerbitzuekin batera. Honen adibide dira Urduñan urtero egiten duten euskal ezkontza, euskal dantzen ikastaroa, eta pasaden ekainaren 4an Artziniegako Museo Etnografikora egin zuten bisita.
Barraskibide, Euskal Autonomi Erkidegoan barraskilo ekologikoen hazkuntzan ezpezializatua dagoen lehenengo basetxea da, bertan barraskiloen prozesu biologikoa errespetatzen bait dute.
Bisita goizeko 11etan hitzartua dago, eta bertara elkarrekin joateko, 10 t’erdietan Urduñako Foru Plazan geratu dira.
Animatzen bazarete, harremanetan jarri berbalagunekin aiaraldea@aek.org e-postan edo 945 892 334 telefonoan.
Informazio gehiago aiaraldeako berbalagun taldearen webgunean:
http://aiaraldea.blogspot.com