Asteburu honetan The Spirit Tuning Club-ak VI. tuning kontzentrazioa antolatu du Urduñan.
Jose Luis de Dios The Spirit Tuning Club-eko idazkariak adierazi digunez, parte-hartzea handia izan da aurten, izan ere, tuneaturiko 100 auto baino gehiago gerturatu dira hirira. Topaketara, Euskal Herritarrez gain, Frantziatik eta Espainiako hainbat lekutatik etorritako gazteak hurbildu dira.
Larunbat eta igandean zehar, tuneaturiko autoak Mariaren Lagundiaren ikastetxean egon dira ikusgai, baina Urduñako erdigunetik ere ibilaldiak egin dituzte herritarrek autoen argi, kolore eta osagarriak ikus zitzaten.
Autoek 27 kategoria ezberdinentan lehiatu dute euren artean: Top 30a, Nazioarteko Top 10a, Hasi-berrien Top 10a, eta abar. Maila hauetan autoen ezaugarriak eta jasan dituzten hobekuntzak kontutan hartzen dira: kanpoko itxura, barneko itxura, musika eta multimedia ekipoa, argiztapena, e.a.