A-625 errepidean, Luiaondoko sahiesbidean, txirrindulariek hainbat istripu jasan dituzte betidanik. Azkenengoa, pasaden otsailaren 18an, non Lezamako ziklista batek bizia galdu zuen furgoneta batek kolpatu ostean.
Zorigaiztoko errepide zati hau 'puntu beltz' gisa jotzen du Euskal Errepide Sareak.
Egoera hau salatzeko eta errepide honek sortzen dituen arriskuei irtenbide zehatzak bilatzeko asmoarekin, Aitor Bezares (Misto Taldeko biltzarkideak) Herri Lan eta Garraio Foru Sailaren arduradunari pasaden martxoaren 8an Arabako Biltzar Nagusiek Osoko Bilkuran onetzitako Bidegorrien Foru Arau Proiektuak Luiaondoko ingurubidean izango duen eraginaz galdetu dio.