Biodibertsitate Biologikoaren Nazioarteko urtea den honetan, Amurrioko udalak biodibertsitateari buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu egun hauetan.
Atzo, maiatzak 19, Euskal Herrian saguzarrak kontserbatzeko arazoen inguruko hitzaldia eman zuen Biologian Doktorea eta E.H.U-ko zoologiako irakaslea den Joxerra Aihartzak.
Irakasleak jakinarazi zigunez, saguzarrak ugaztunen artean talde anitza dira. Izan ere, mundu mailan 1100 espezie baino gehiago ezagutzen dira, eta hauetatik 27-28 Euskal Herrian topa ditzakegu. Baina, gure herrian daudenetatik 11 espezie desagertzeko mehatxu haundian daude.
Atzokoan, saguzarrak desagertzeko arriskua sortzen duten faktoreak sakonki azaldu zizkigun Aihartza irakasleak. Alde batetik, animalia hauek habitataren kalitatearen adierazle dira, hau da, saguzar taldeen murrizketa eta desagertzeak, habitaten kalitate txarra agerian uzten du; eta beste alde batetik, 'aterki' funtzioa dute, hau da, saguzarrak babesteko neurriek ekosistema osoaren babesean eragina izango lukete ere.
Orain arte, eta gaur egun ere, gizakion jarduerek kalte handiak sortzen dituzte ekosistemetan: basoen ustiaketa ezegokiak, zuhaitz zaharren ebaketak, jendearen presioak kobetan, intsektizida ez-ezpezifikoen erabilerak, e.a. saguzar papulazioaren murriztean eragin lazgarria izan dute. Aminalia hauen babeserako beraz, ezinbestekoa da ekosistemak ondo zaintzea eta basoen kudeaketa zentzuduna egitea.
Hitzaldian, Euskal Autonomi Erkidegoko agintariei, legeak ezartzen duen moduan, saguzarren babeserako kontserbazio planak ezartzea eskatu zitzaien.
Hitzaldiaren ostean, saguzarrak antzemateko irteera egin zen Amurriotik zehar.
Gaurko egunean, arratsaldeko 19 t'erdietan katekezi aretoan, zuhaitz motzen inguruko hitzaldia egongo da, eta bihar Goi Nerbioiko anfibio babestuen gainekoa egongo da ordu berean. Bihar, anfibioak ikustera joateko irteera egingo da hitzaldiaren ostean eta larunbatean, Biodibertsitatearen Mundu Mailako Eguna ospatzeko, zuhaitz motzak ikusteko txangoa egingo da.