Gorputza, haragia eta arimanen gaineko hausnarketen ondorioz sortutiko arte obren erakusketa dugu ikusgai Urduñan datorren maiatzaren 25era bitartean.
Erakusketa honetan munduko herri ezberdinetako 70 artista baino gehiagok parte hartu dute. Sortzaileek beren ideiak arte hizkuntza anitzen bidez helarazten dizkigute: margoak, argazkiak, eskulturak, grabatuak, bideoak, e.a.
Aiaraldea.com-ek Massimiliano Tonelli antolatzailearekin hitzegiteko aukera izan du. Bere hitzetan 'Picassok Gernika margotu zuenetik, artean ez da gauza berririk egin, ez da obra miresgarririk sortu. Baina badira, merkatutik kanpo, artearen hiltzera aurre egiten dioten artistak'. Erakusketa honen helburua hiritarrengan kritika eta gogoeta sustatzea da.
Erakusketa hau Euskal Herriko beste herri askotan izan dute ikusgai pasaden urteko apirilaz geroztik, eta hurrengo hiletan espainiar estatuko hainbat lurraldeetara eta atzerrira ere eramango dute. Urduñan, erakusketa ibiltaria osatzen duten hainbat obra ikusteko aukera dugu.