Urduña Hiriko Udalbatzak eta Larruazabal Herri Batzako auzo-alkateek Antzinako Andra Maria gurtzeko egindako prozesioa aprobetxatuz, hiriko Ezker Abertzaleak Foru plazan elkarretaratzea egin du udaletik kanpo geratu zenetik jada zazpi urte igaro direla salatzeko.
Udalbatzako kideak udaletxera sartzerakoan manifestariek demokraziaren aldeko oihuak bota dituzte. Beren hitzetan, gaur udal-agintariek beren karguak erakusten dituztela, aukera ona da udaletxean dagoen demokrazia falta agerian jartzeko. Izan ere, azkeneko bi legegintzaldietan ez da Ezker Abertzalearen eta herriaren borondatea errespetatu.
Kontzentrazioa izan den bitartean, Ertzaintzaren presentzia nabaria izan da.