Urduñako Caritas taldeak elizara hurbiltzen diren hiritarrak emakumeek jasaten duten indarkeriaren gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen ditu.
Urduñako Gazte Asanbladak ere parte hartu du ekintza honetan; izan ere parrokia barruan lau horma-irudi margotu dituzte eta egoera salatuz elkartasuna adierazi dute.
Horretaz gain, kanpaina honen barruan, Caritas-ek gaiari buruzko idazki batzuk banatu ditu elizan. Horietan emakumeen kontrako indarkeria zer den azaltzen dute eta egoera horretatik irteteko existitzen diren mitoen kontrako argudioak ematen dituzte, adibidez:
- "Indarkeria arazoak dituzten familietan baino ez da ematen". EZ, arazoak familia guztietan daude, desberdintasunak arazo hauei nola aurre egitean daude.
- "Seme-alabak izanez gero, onena egoera jasatea da". EZ, haiek ere biktimak dira.
- "Bikote barruan ez da bortzaketarik ematen" EZ, emakume askok indarkeri sexuala pairatzen dute ezkondu ostean.
Caritas-ek egoera horiek salatzera bultzatzen ditu hiritarrak.
Emakumeen atentziorako telefonoak: 900 840 111 / 900 840 016