Urtero bezala, uda heldu zaigu eta berarekin Aiarako hainbat herritako jai egunak ditugu gurekin berriro.
Errutina dibertsioarengatik aldatu eta kalea pozez hartuko dugu, Aiarako herrien jaiak denonak eta denontzat baitira.
Gozatu ditzagun, beraz, neurrian. Egun hauek ahaztezinak bilaka ditzagun.
Aiarar guztioi dei egiten dizuegu jaietan elkarbizitzarako horren beharrezkoak diren jarrerak izatera. Elkar errespetatuz, genero, jatorri, adin, kultura ezberdintasunak albo batera utziz.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu jaien antolakuntzan parte hartu duzuen Aiarar guztioi, bai aurre prestaketetan eta baita jaietako ekintzak posible izateko lan egin duzuen guztiei ere. Jai zoriontsuak, kutunak eta armoniatsuak opa dizkizuegu, antolatutako ekintzetan modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, eta espero dugu pozak eta momentu onek egun hauetan arnasa hartzeko balio izatea.