IRITZIA

Aiara, agintaldi nahasi baten erdian

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Alamillo 2026ko urtarrilaren 26a

Agintaldiaren erdialdera iritsi gara. Hasieran, “aldaketaren Gobernua” agindu zuen, baina, azkenean, ikusi da haren aldekoek norabidea eta Gobernuaren beraren osaera aldatu zutela. Bi urte geroago, Aiarak norabide argirik gabe jarraitzen du, eta berandu iristen diren edo iristen ez diren erabaki gehiegirekin.

Egoera honen aurrean, EAJ-PNVk izpiritu sendo eta eraikitzailea mantendu du. Etengabeko zaintza-lana egin dugu, Gobernu-taldeak bere betebeharrak bete ditzan eskatuz eta atzerapenak, aurreikuspen falta eta udal-araudiaren urraketak salatuz. Aldi berean, politika egiteko beste modu bat posible dela erakutsi dugu. Proposamen erabilgarri eta errealak jarri ditugu mahai gainean: 2017an martxan jarri genuen artilea biltzeko zerbitzua berraktibatzea, Barrenaren ingurua biziberritzeko alternatibak, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko ekimenak eta diru-laguntzen sistema, zerbitzuak eta ehun sozial, kultural eta ekonomikoaren babesa hobetzeko planteamenduak, gure administrazio batzarrak barne. Proposamen gehien aurkezten dituen eta Udaleko gaietan lan gehien egiten duen alderdia gara.

Horrela jarraituko dugu: erantzukizunez, elkarrizketaz eta konpromisoz. Gure helburua argia da: aurrera egingo duen Aiara eraikitzea, bere jendea entzungo duena eta gaur egun galtzen ari diren aukerak aprobetxatuko dituena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide