Ekainaren 19an Laudion ospatuko den Araba Euskarazen arira, arropa desfilea egin zuten Laudio Ikastolako haur eta gurasoek. Eguraldia lagun, Aldaikoerreka plazan aurkeztu zuten atzo arratsaldean uda parteko arropa eta material berria. Adin guztietako haurrek pozik parte hartu zuten arropa berrien aurkezpen desfilean .
Zumalakarregi etorbidean kokatua dagoen dendan, zein Laudio Ikastolan bertan, dagoeneko salgai aurki daiteke udarako moda.
Argazkiak: Goretti Eskalza
Argazkiak ikusteko klikatu: http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157626334887899/show/