Laudio ikastolako ikasle eta gurasoek aurkeztu dute aurtengo Araba Euskarazeko arropa berria.

Erabiltzailearen aurpegia goretti  Laudio

Laudio ikastolako ikasle eta gurasoek  aurkeztu dute aurtengo Araba Euskarazeko arropa berria.

 

Ekainaren 19an Laudion ospatuko den Araba Euskarazen harira, arropa desfilea egin zuten Laudio Ikastolako haur eta gurasoek. Eguraldia lagun, Aldaikoerreka plazan aurkeztu zuten atzo arratsaldean uda parteko arropa eta material berria. Adin guztietako haurrek pozik parte hartu zuten arropa berrien aurkezpen desfilean .

Zumalakarregi etorbidean kokatua dagoen dendan, zein Laudio Ikastolan bertan, dagoeneko salgai aurki daiteke udarako moda.

Argazki galeria: albokak 2.1 lanaren aurkezpen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia goretti  Laudio

Argazki galeria: albokak 2.1 lanaren aurkezpen kontzertua

  Atzo, abenduak 30, albokak 2.1 diska liburuaren aurkezpen kontzertua izan zen Laudioko kultur etxean Ibon Koteron, Xabier Valle eta Ruben Isasiren eskutik.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Leonen Orroak kultur elkarteak lagunduta, albokaren zabalkundea oinarri duen proiektua sustatzea du helburu .

ARGAZKI GALERIA: Laudioko Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia goretti  Laudio

ARGAZKI GALERIA: Laudioko Jaiak

Abuztuaren 15eko txupinazoak hasiera eman die Laudioko jaiei. Egitarau arrakastatsua eta jai giroa izan dira lehenengo hiru egun hauetako protagonista. Hona hemen argazki batzuk.

Argazkiak: Josu Garaio, Goretti Eskalza.

Data: 2010eko abuztuak 15, 16, 17.

Argazkiak ikusteko klikatu  http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157624627153549/show/

ARGAZKI BILDUMA: Capoeira ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia goretti  Laudio

ARGAZKI BILDUMA: Capoeira ikuskizuna

Abada Capoeira taldeak ikuskizuna eskaini zuen joan den ostiralean Laudion. Bertaratu zirenek erakustaldiaz gozatzeaz gain, parte hartzeko parada ere izan zuten.

Hona hemen argazki sorta.

ARGAZKILARIA: Goretti Eskalza

DATA: 2010eko uztailak 30

Argazki bilduma ikusteko klikatu http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157624512755329/show/