Atzo, abenduak 30, albokak 2.1 diska liburuaren aurkezpen kontzertua izan zen Laudioko kultur etxean Ibon Koteron, Xabier Valle eta Ruben Isasiren eskutik.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Leonen Orroak kultur elkarteak lagunduta, albokaren zabalkundea oinarri duen proiektua sustatzea du helburu .
100 orri baino gehiago dituen eta albokaren historia zein partiturak biltzen dituen liburua 18 kantatako diskak osatzen du; azken horrek, hain zuen, tradiziozko doinuak zein berritzaileak biltzen ditu.
Albokak 2.1 proiektuak albokaren eta beronen errepertorioaren egokitzapena islatzen du, beste hainbeste instrumenturen laguntzaz , jasotako eragina eta bilakaera azalduz.
Atzo arratsaldean Laudioko kultur etxera 50 bat pertsona hurbildu ziren zuzeneko kontzertuaz gozatzeko.
Argazkiak: Goretti Eskalza
Data: abenduak 30
Argazkiak ikusteko klikatu: http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157625713360120/show/