“Güeñes-Itsaso” autopista elektrikoaren aurkako herrien koordinadoraren prentsa-oharra

Espainiar Estatuaren Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren eskutik, Red Eléctrica de Españak 400.000 voltioko (400kV Espainiar Estatuan elektrizitatea garraiatzeko onartutako gehienezko potentzia da) zirkuitu bikoitzeko goi tentsioko linea bat ezarri nahi du Gueñes eta Itsaso artean, benetako autopista elektriko bat. Mehatxu honen aurrean, kaltetuak izango diren herriak, hala nola, elkarte eta eragile desberdinak koordinadora baten inguruan elkartu gara, aipatutako proiektuaren aurkako jarrera adierazi asmoz.

Helburu horrekin gure lehen pausuak proiektuak osasunaren gain eta ingurumenaren gain izan ditzakeen eraginen berri ematea izan zen eta proiektuaren tramitazioaren fase desberdinetan alegazioak aurkeztea. Era berean, kaltetuak izango diren Udaletxe gehienek proiektuaren aurkako mozio hala nola adierazpen instituzionalak aurkeztu dituzte. Besteak beste, Gueñes, Alonsotegi, Igorre, Lemoa eta Amorebieta-Etxanoko udalerriez ari gara.

Egun Euskal Herrian kontsumitzen dugun energiaren %92 kanpotik dator, beraz beharrezkoa dela argudiatzen duten interkonektibitate hori eraikita dago.

Energia berriztagarri gehiago kontsumituko dugula argudiatzen dute baita ere, baina egia esan, Frantziako zentral nuklearren energia kontsumitzen ari gara, Estatuko energia eolikoaren eta eguzki-energia produkzioaren kalterako.

Klima aldaketaren aurkako politikak, kontsumo energetikoaren murrizketa eta efizientzian oinarritzen diren bitartean, Espainiar Estatuak energiaren salerosketan aurkitu du negozioa, horretarako lurraldea linea elektrikoz josi behar digularik.

Guk beste eredu energetiko baten alde egiten dugu, deszentralizatua, bertan ekoiztua, jasangarria, demokratizatua eta garraiorako horrelako azpiegitura erraldoirik behar ez duen ereduaren alde egiten dugu.

Datozen aste eta hilabeteetan hainbat ekintza aurreikusten ditugu, ordezkari politiko desberdinekin mahai-ingurua eta Ganekogortara mendi martxa apirilean, besteak beste. Bestalde, kaltetuak izango diren herrietan informazio kanpaina bat egingo dugu, instituzio publikoak eta REEak herritarroi ezkutarazi nahi izan diguten proiektu honen berri emateko. Epe labur eta ertainean jasangarritasun energetikoa baldintzatuko duten proiektu erraldoi hauek geldiarazi behar ditugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide