Design Thinking

Egunero, aldizkarietan edo berrietan agerikoak diren arazoak irakurtzen ditugu. Horien artean egungo krisialdi ekonomikoa, politikarien arteko korrupzioa, herrialdeen arteko gudak … aurkituko lirateke; hala ere horietaz aparte, begi-bistakoak ez diren arazoak ere badaude, nahiz eta egunero horien berri izan ez arren. Izatez, azken horiek identifikatzen oinarritzen da ekintzaile edo enprendedore baten funtsezko lehendabiziko lana.

Hori horrela, artikulu honetan zehar,  design thinking metodologia landuko dugu. Izatez, metodologia horren aplikazioari esker, arazoak (horien izaera alde batera utziz) identifikatu eta horientzako konponbideak diseinatuko ditugu.

Design thinking metodologia orain dela 50 urte inguru jaio zen Amerikako Estatu Batuetako Stanford Unibertsitatean eta azkenaldian, Tim brownren bultzadari esker ospetsu bihurtu da . Hala ere, honen praktika orain dela 10 urte inguru hedatu da.  

Aurretiazko paragrafoan aipatu dugun bezala, design thinking metodologiak, arazoak identifikatzen eta konponbideak diseinatzen laguntzen digu. Metodologiak 5 pausu finkatzen ditu;  pausu horiek gida moduan eta modu iteratiboan funtzionatuko dute. Identifikatutako arazo edo beharrizanari konponbidea aurkitzeko, prozesua beharrezkoak diren aldi guztietan errepikatuko daiteke.

 Aipaturiko ardatzak edo pausuak hurrengo hauek dira:

 

Enpatia: Lehendabizi jendea ikusi, nola bizi diren behatu, tartean sartu eta galdetu, jendearekin hitz egin, zergatik egiten dute horrela egiten dutena? entzun eta aditu esaten dutenari. Zer pasatzen zaio burutik galdetutako momentuan? nola da bizitzen ari diren ingurugiroa? Bere aldean jar zaitez eta beraien bezala pentsatzen saiatu.



Zehaztu: Enpatia momentuan identifikatutako arazoetatik, erronka bat sortzea da orain helburua. Erronka hau bideragarria, zentzuduna  eta koherentea izan behar da.



Ideatu: Etapa honen helburua ideiak bideratzea eta alternatibak  garatzea da, modu horretara, finkaturiko erronkari konponbideak emateko. Mota askotako tresnak erabili ahal izango ditugu, brainstorminak, krokisak, mapa mentalak…



Prototipatu “prototyping”: Etapa honetan,  dauzkagun galderei erantzuna aurkitzeko tresnak sortzen ditugu. Tresna hauekin jendeak jolastu edo dastatu duenean, eztabaidak sortu, feedback-a  lortu, komunikatu edota aukerak proposatu egingo ditugu.



Balioztatu: Azkenengo pausoa sortutako prototipoa balioztatzea da.  Sortu berri dugun prototipoak zentzua duen ala ez frogatzea edo beharrezkoa izango balitz oraindik ere gehiago garatzen jarraitzea.




Aztertu dugun prozesu honek, arazo konplexuak ebazteko bide bat proposatzen du. Bertan,  pertsonak eta kreatibitatea dira protagonistak; hain zuzen, prototipo berriak sortu, pertsonen beharrizanak asetuta geratu daitezen eta bide berean, gizartearentzako balioa duen zerbait sortzeko.

Mundu honetatik gehiago ezagutu nahi baduzu Tim Brown-ren TED aurkezpenak, David eta Tom Kelley-ren  liburuak eta IDEO-ren web horrialdean material asko aurkituko duzue.



Beti bezela twitterren @ivanornes edo 
ivanornes.com web orrialdean nago zuen zain!

Ondo izan!
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide