Pentsatzeko sortu, ez pentsatu zerbait sortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ivan 2014ko ots. 28a, 19:49

Ideia batetik enpresa batera dagoen distantzia handia da. Bide honetatik  ibiltzen ez zaitu inork erakusten, ezta unibertsitateetan ezta negozio eskoletan. Hala ere, ez dira denak albiste txarrak izango. Gaur egun, merkatuak aukera bikainak eskaintzen dizkizu buruan daukazun ideia hori praktikara eramateko eta modu horretara, zure enpresa sortzeko.



Alde batetik, logistika eta globalizazioak, mundu guztian zehar 24 ordutan zerbait mugitzea ahalbidetzen du. Beste alde batetik, internet konexioa eta ordenagailu bat besterik ez dituzu behar, zure ideiak mundu guztiarekin partekatzeko eta martxan jartzeko.


Inoiz baino merkeagoa da balioa duen zerbait egitea! Eta ez duzu zertan jenio bat izan behar. Izatez, gaur eguneko azkenengo metodoa erakutsiko dizut zuk ere gizartearentzako zentzuzkoa den zerbait  sortzeko.


Hala ere, gaian gehiago sakontzen jarraitu baino lehen, bi negozio mota desberdin bereiztea gustatuko litzaidake. Alde batetik, negozio tradizional modukoak izango genituzke. Hau da, betidanik existitu izan direnak, esaterako Ile-apaindegiak, okindegiak… etab.


Bestetik, merkatuari ideia berriak, berrikuntzak, beharrizan desberdinak asetzea eskaintzen dituzten negozioak daude. Izatez, aipaturiko metodoak, sektore honi eragiten dio batez ere.

Metodoarekin bueltatuz, normala izan da orain arte ekintzaile batek bere kobazuloan urte erdi pasatzea negozio plan bat diseinatzen. Horretarako gainera,  familiaren, lagunen eta beste “ergel" batzuen dirua eskatu behar zuen bere ideia martxan jarri ahal izateko. Horrek zekarren guztiari gainera gehitu behar zitzaion, arrakasta ez zuela inork bermatzen. Hau da, proiektuak porrok egin zezakeela.


Aipaturiko egoerari aukerak aurkitzeko asmotan?

Eric Ries hedatu duen lean startup metodoa adibidez. Metodo honen helburua oinarritu egiten da arriskuak eta gastuak txikiagotzen, nola? Ikasten. 


Negozio plan bat buruan daukagunean, askotan gertatzen da ezer ez edo gehiegi ez jakitea zuzenduko garen merkatuko beharrizanen inguruan. Modu horretara, negozio plan bat diseinatu baino lehen, funtsezkoa da merkatua ondo baino hobeto aztertzea, horren beharrizanak identifikatzeko.

Azterketa  hau egiteko, Lean-a lan testu-inguru bat definitzen du; bertan, behin eta berriz ikerketa txikiak egiten dira gauza berriak ikasteko.


Lehendabizi, bururatzen zaigun ideia  eraikitzen dugu, produktu edo prototipo bat lortzeko. Prototipo hau, ez da zertan “super-produktu” bat izan behar, paperezko zirriborro bat adibidez balio zaigu.


Prototipo hau gure bezeroen aurrean jartzen dugu eta horren bitartez, bere erantzuna eta feedback-a lortzen dugu. Azkenik, lorturiko datuak aztertu eta lortutako ondorioez ikasten dugu ideia berriak eta hobeagoak izateko. Japoniarrek, Kaizen edo jarraitutako hobekuntza deitzen diote. Azken finean ekintzailearen artea funtzionatzen ez duenaz azkar konturatzen eta akatzak beranduegi izan baino lehen zuzentzea da.


Pentsatzeko sortzen dugu, baina ez dugu pentsatzen zerbait sortzeko.
Hainbat eta hainbat tresna daude pentsatzeko, adibide batzuk jartzearren, ahozapi ziriborro bat, entrebistak, negozio kanbas-ak, bideoak, eta abar. Prototipo sinple hauek GBP edo Gutxienezko Produktu Bideragarria deitzen dira edo “Producto Mínimo Viable”.

Jendeak erosi nahi duen GBP bat lortutakoan negozio plana eta betidanik egindako metodoak garatzeko momentua da, beti oinarri finko batzuekin.

Gehiago jakin nahi baldin baduzu nirekin harremanetan jarri ahal zaitezke hurrengo email helbidean ivanornes@gmail.com, @ivanornes twitterren edo iruzkinetan jarri.

PD: Eskerrik asko Jani!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide