Steve Jobs

Erabiltzailearen aurpegia Ivan 2014ko ots. 18a, 17:46

Duela hiru urteko heriotz aipatuenetarikoa Steve Jobsena izan zen. iPod, iPhone eta iPad-a ren aita eta Appleren sortzailea. Bere intuizio ikaragarriak, informatika, animazio filmak, musika, telekomunikazioak, tabletak eta argitarapen digitala guztiz eraberritu zituen. Bestalde, bere izaera, bizitza eta karisma munduan zehar millioika miresle eskuratzera eraman zuen. 

 

Bere bizitzaz eta eraberriketaz hitz egiten du Isaac Waltersonek Jobsen biografian. Benetako pertsona erakusten digu pertsonaiaren atzean, alde miresgarrienak eta ilunenak argitara azaltzen. Liburu entretenigarria eta ezinbestekoa Appleren jarraitzaileentzat. 

 

Bere bizitza dena dela ez zen izan hain erraza. Guraso biologikoek, 23 urte zituztela adopzioan eman zuten. 23 urtekin ere, alaba izan zuen baina urte batzuk pasa arte ez zuen harremanik izan berarekin. Unibertsitatean seihileko bat iraun zuen, ostera, entzule modura urte batzuk jarraitu zuen irakasgai gustukoekin. Garai hartan, lagunen pisuetan lo, botilen tapoiak diru truke bildu eta astero Hare Krisnen templura joaten zen astean behin ondo bazkaltzeko. 

 

Urte batzuk pasa eta gero Apple Computer eraiki zuen Steve Wozniakekin batera, gaur egun ezagutzen dugun ordenagailu pertsonalen eredua finkatuz. Denbora eskasean, Apple konpainia handia bihurtu zen, Jobs eta Wozniak aberats bihurtuz. 

 

Baina 1985. urtean sortu zuen empresatik bota eta zazpi urtetan zehar Appletik kanpo izan zen. Denboraldi hartan NeXT eta Pixar sortu zuen. Lehenengoarekin Appleren boterea berreskuratu eta bigarrena gaur egungo animazio filme estudio arrakastatsuena bihurtu zuen.

 

Bere bueltan musikaren industria eraberritu zuen iTunes eta iPodarekin, mugikorrena iPhonarekin, tabletena eta edizio digitala iPadarekin. Steve Jobsek begirada zorrotza izan zuen produktu biribilak sortzeko eta zalantzarik gabe gure garaia aldatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide