“Gure gizartean heriotza gai 'tabu' bat izaten jarraitzen du”

Erabiltzailearen aurpegia Kalezkale 2016ko urt. 28a, 11:47

PILI RUDA (Santurtzi-1977), Gizarte laguntzan diplomatua eta San Juan de Dios Santurtziko ospitalean arreta psikosozialeko talde batean egiten du lan  gizarte laguntzaile bezala.



Zenbat urte dituzu?

39 urte.

 

Non bizi zara?

Artziniegan bizi naiz.

 

Zer ikasi duzu?

Gizarte laguntzan diplomatua naiz, Deustuko unibertsitatean (1997), eta Masterra (Counselling), Ramon Llull Barztelonako unibertsitatean (2011).

 

Seme-alabarik badituzu?

Bai, seme bat, Iker.

 

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Sevillanak gustatzen zaizkit.

 

Zertan datza zure lana?

 

Gizarte laguntzailea naiz eta arreta psikosozialeko talde batean egiten dut lan Santurtziko San Juan de Dios ospitalean. Ospital honetako etxeetako zaintza aringarrien taldean nago sartuta.

 

Zaintza aringarriak, bizitza mugatu bat edo gaixotasun bateko fase terminalari aurre egiten ari diren paziente eta beraien familiakoei eguneroko arreta emateaz arduratzen dira,beraz, erabateko zaintzaz datza: gaixoaren  bizitzaren kalitatea, sentimenduen kontrola, gaixoaren  eta bere familiakoei laguntza emozionala eta  gaixoak gaixotasunaren aurka daukan borrokaren jarraipena.

 

Horrenbestez diziplina arteko lan bat beharrezkoa da, eta horregatik nire taldea profesionalez osatuta dago: bi mediku, erizain bat, psikologo bat eta gizarte laguntzaile bat.

 

Talde honetako gizarte laguntzailea bezala, hauek dira nire funtzio batzuk:

Pazientea aurkitzen den situazioa eta familiako errealitatea diagnostikatu, eta arrisku faktoreak ezarri, gaixotasunaren adaptazio prozesua erraztu eta zaintzaren kapazitatearen handiagotzeari mesede egin autonomia neureganatzen   duten elementu guzti horiek emanez  eta azkenik zaintzen partizipazioan seguritatea, familiakoen borrokaren ardura… etab.




Nola erabaki zenuen  mundu honetan sartzea?

San Juan de Dios ospitalean praktikak egiten ari nintzen bitartean,gizarte laguntzaile bezala hasi nintzen hirugarren adineko erresidentzia batean lan egiten.

 

Hirugarren adinekoekin kontaktuan sartzerakoan konturatu egiten zara haien bizitzan sufritzen duten beharretaz, batez ere gaixotasun sendaezin batengatik afektatuta daudenean eta haientzat  beharrezkoa den konpainiaz .

 

   

Nola erreakzionatzen du jendeak, zure lanetaz  hitz egiten duzunean?

Lehendabizi , beldur aurpegia jartzen dute eta gure lana oso gogorra dela  uste dute(gure gizartean heriotza eta bere inguruan dagoen guztia gai “tabu” bat izaten jarraitzen du, sufrimendua saihestezina da eta gaixotasun terminal bati aurre egiteak eragiten duen inpaktua baita) baina azkenean heriotza bertan dago eta guztiok bertatik igaroko gara.

   

 

Lan oso gogorra dela pentsatzen dugu, zaila egiten zaizu etxera joaten txipa aldatzea?

Ez dut ukatuko batzuetan zaila egiten dela, batez ere laguntzarik gabe eta oso hauskorrak diren pazienteekin topatzen  zarenean… Pertsona hauek gaizki uzten zaituzte, ez da berdina situazio hori bakarrik edo familiarekin bizitzea… baina normalean nahiz eta erreza ez izan, beharrezkoa da lan egitea.

 

Bizitza pertsonala da, bizitza profesionalari eusten diona, horregatik beharrezkoa da gure bizitza pertsonala zaintzea( guk zaintzen bagara, besteak zaintzen jarraitu dezakegu). Gainera, bizitza mugatua daukaten pertsonekin lan egiteak, gure bizitzaren amaiera  ikustea laguntzen gaitu eta konturatu egiten gara gure bizitza  nahi dugunarekin  eta topera disfrutatzea beharrezkoa eta oso inportantea dela.



Beldurra ematen dizu pertsona bat maitatzen hastea zuen erlazioa nola bukatuko den jakinda?

Ez dit beldurra ematen lan egiten dudan pertsonei maitatzen hastea, baizik eta guztiz kontrakoa, oso eskertuta sentitzen naiz opari horiengatik eta oso hunkigarria iruditzen zait bere bizitzako azken egunak nirekin pasa izanak. Asko ikasten dut pertsona gaixootaz.

 

Ez zaizu oso gogorra egiten ezagutzen dituzun paziente guztiak hiltzea?

Gure erlazioa hasten denetik badakigu bere bizitza mugatua dagoela, baina egia da, haiei maitatzen diegula eta normala denez,  azkenean  haien heriotza mina egiten digula.



Noizbait pentsatu duzu zure lana uztea?

Oso zorionekoa naiz gustuko dudan lan batean lan egiteagatik, baina egia esanda noizbait pentsatu dut, batez ere,gaixoei behar dutena ematea  oso zaila denean  eta inpotentzia sartzen zaizu, baina ahal dudan azkarren saiatzen naiz inpotentzia hori energian sortzen, gaixoei al dudan hobekien gauzak eskaintzeko eta haien bizitzako azken txanpan bizitza kalitate on bat eduki dezaten.



Noizbait tratatu duzu lehendik ezagutzen zenuen pertsona bat?

Bai, noizbait nire lagunen familiako batekin tratatu dut.

 


Noizbait gertatu zaizu pazientea azkenean ez hiltzea? Nola erreakzionatzen duzu horren aurrean?

Bai, batzuetan pazienteei alta ematen zaie gaixotasuna egonkortu zaielako. Tratamendu aringarriei  oso ondo erantzuten diete  eta haien gaixotasuna  egonkortu edo gutxitu  egiten da.

 

Zeintzuk dira zure pazienteek pasatzen dituzten faseak?

Zenbait autore, Kubler Ross autoreak  bezala, prozesu terminalari adaptazioa egiteko eskema ezarri dute, gaixotasun mortal baten funtzionamenduan sartzen diren erreakzio eta defentsa mekanismoetan oinarrituta. Pazienteak zenbait etapa emozionaletatik  igarotzen dira, batzuetan desberdintzeko zailak,  bakoitzaren arabera intentsitatean eta iraupenean aldatzen direlarik.

 

Ezetza eta bakardadea, haserrea, ezetza edo paktua, depresioa eta onarpena.

Noizbait zaila egin zaizu zure paziente batekin tratatzea edo zure pazienteren bat gaziki tratatu ziatu?

Bai, haserre fasean dauden pazienteekin tratatzea batzuetan zaila da, bere haserrealdi hirugarren pertsona bati min egiten diolako, bere familiari eta lagunei , eta batzuetan profesionalak bezala baita guri ere.

Ulertzen da prozesuaren  barne dagoela, eta batez ere arrazoi horregatik inoiz baino laguntza handiagoa behar dutela. Pazientea munduarekin haserretu egiten da eta bere emozioa ondo gestionatzen lagundu behar zaio.

 

Nola konportatzen da zurekin pazientearen familia?

Guregana etorri baino lehenago  momentu bat pasatzen dute non pazientearengatik  “ez dago ezer gehiago egiterik” esaten dietela eta guregana etortzean berriz mezu oso desberdin bat jasotzen dute “oraindik gauza asko falta zaizkigu egiteko”. Horrek haien  esperantza handitzen du eta ez dira hain bakarrik sentitzen bere senitartearen gaixotasunaren aurka egitean, beraz, oso ondo hartzen gaituzte eta ederki tratatzen gaituzte.

 

Noizbait lanean izan duzu markatu dizun bizipenik zure bizitza pertsonalean?

Bai, askotan. Pertsonak erlazioarekin  hasten dira, eta lehen esan dudan bezala asko ikasten dut gaixoengandik eta nire ustez askoz gehiago da haiek guri ematen digutena guk haiei ematen dieguna baino. Honek nire bizitza pertsonalean lagundu nau eta erabaki garrantzitsuak hartzen baita.

 

Zure lana ahalik eta laburren definitu beharko bazenu nola definituko zenuke? Edo zer da zuretzat inportanteena zure lanerako?
Esango nuke, gaixoei beraien bizitzako azken txanpan laguntzea izango litzatekeela nire zeregina eta haietan zentratzea eta berain azken txanpan bizitza kalitate on  bat izateko  behar duten guztia ematea da inportanteena.

Ane Eizagirre eta Zelai Llantada

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide