Ostiralean abiatu zen Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko ariketa kolektiboa. Denon parte hartzea eskatzen du euskarak eta horregatik animatzen zaituztet Ahobizi edo Belarriprest gisa egitasmora batzera.
Gure aldetik, Matxinkorta Mendi Taldeko kideok ekaropena egin nahi izan dugu eta azaroaren 27an ibilaldia gidatuko dugu Arrankudiaga-Zolloko inguruetatik. Hurbilen ditugun mendiak eta txokoak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dugu eta garbitu ditugun zenbait bide aurkeztuko ditugu. Horren ostean, Basakoetxen txitxiburduntzia egingo dugu, solasaldian aritzeko.
Izan ere, euskarak behar duena da erabiltzea, izan kalean edo, guk proposatuko dizuegun bezala, mendian.
Batu Euskaraldira! Hitzez ekiteko garaia!