Alimco Ceramicaseko Aitor Moralesek garaipena lortu du XXI. Airakoa Biran

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo 2010ko mai. 8a, 19:59

Laudion bukatu den XXI. Aiarako Birako  laugarren eta azkenego etapa, Almacenes Lavin taldeko Rafa Gonzalezek eraman du. Amurrion hasi eta 49,1 kilometroko ibilbidearen ondoren Laudioko Zumalakarregi etorbidean esprintean bukatu da lasterketa. Alimco Ceramicaseko Aitor Morales tropel nagusiarekin sartu da helmugan eta lidergoa mantendu egin du XXI. Aiarako Bira irabaziz.

 

Laudion bukatu den XXI. Aiarako Birako  laugarren eta azkenego etapa, Almacenes Lavin taldeko Rafa Gonzalezek eraman du. Amurrion hasi eta 49,1 kilometroko ibilbidearen ondoren Laudioko Zumalakarregi etorbidean esprintean bukatu da lasterketa. Alimco Ceramicaseko Aitor Morales tropel nagusiarekin sartu da helmugan eta lidergoa mantendu egin du XXI. Aiarako Bira irabaziz.

 

Tropela ez da apurtu lasterketa osoan zehar, honen ondorioz, azkenengo rotonda zeharkatu ondoren, txirrindulari indartsuenak esprinta prestatzeko aurreneko tokietan kokatzen hasi dira. 400 metroren faltan Rafa Gonzalezek indarrez esprintatu du Aitor Agirre eta Diego Noriegaren ahaleginak bertan behera utziz.

 

Ihesaldiei dagokionez etapa lasaia izan arren, Asier Jimenez eta Joaquin Gutierrezek sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren arteko borroka irabaztea izan dute helburu. Azkenik Joaquin Gutierrezek lortutako bonifizikazioei esker bigarren postua eskuratu egin du.

 

4. Etapa Amurrio – Laudio

            Sailkapena

 

1.- Rafa Gonzalez (Almacenes Lavin)

2.- Aitor Agirre (Alimco Ceramicas)

3.- Diego Noriega ( Pielagos)

 

XXI. Aiarako Bira

Sailkapen Nagusia

 

1.- Aitor Morales (Alimco Ceramicas)

2.- Joaquin Gutierrez (Franke)

3.-Asier Jimenez (Luayondo-Ganzedo-3 Lazamau)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide