Astebukaera makala Aiaraldeko futbol taldeena

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Amurrio  Laudio

Astebukaera makala Aiaraldeko futbol taldeena

Santurtzi 1 Amurrio 1

Uztailaren 18an Laudioko I. Zikloturisten Klasika burutuko da.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio

Uztailaren 18an Laudioko I. Zikloturisten Klasika burutuko da.

Datorren uztailaren 18an zikloturista guztiek zita bat izango dute Laudion, Spiukek antolatzen duen lasterketa dela eta. Espainiar estatuko hirietan ospatu ondoren, Laudion emango dio bukaera lau etapaz osaturiko zirkuitoari. Lasterketa eguna ingandean izan arren, larunbatean La Granja kiroldegian merkatu bat antolatuko da. Bertan babesle eta laguntzaileek beraien materiala salmentan jarriko dute arratsaldeko 17:00etatik 21:30etara. Ordutegi berdina mantenduz, igandeko lasterketan parte hartuko duten txirrindulariek, beraien dorsal eta txipa eskura dezakete.

Mikel Ussia laudiotar gazteak irabazi du Arabako Aizkolari Txapelketa.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Laudio

Mikel Ussia laudiotar gazteak irabazi du Arabako Aizkolari Txapelketa.

Mikel Ussia da Arabako aizkolari txapeldun berria. Laudiotarrak igandean irabazi zuen lurraldeko txapelketa Agurainen, Araba Euskarazeko jaialdia ospatzen zen bitartean. Txapelketan hiru aizkolarik hartu zuten parte Mikel Ussia (Laudio), Gaizka Lopez (Laudio) eta Eloi Corchero  (Araia). Guztira hiru enbor erdibitu behar zituzten aizkolariek, lehenengo  eta azken enborrak berdinak ziren, bigarrenaren tamaina ordea, lodiagoa.

 

San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketarako izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio

San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketarako izen ematea zabalik

Ekainaren 25ean Larrazabaleko auzoan, San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketa ospatuko da. Irteera 20:00tan izango eta korrikalriak San Joaneko zelaietatik abiatuz  Larrazabal, Lekandazar, Markijana eta Astobitzako auzoetatik igaroko dira. Aurreko urteetako zirkuitoa aldatu arren, aurten distantzia berdina bete beharko dute parte hartzaileek, guztira 7.995 metro.

 

Maiatzaren 29 eta 30ean Alebinetako Futbol 7ko XIII. Torneoa Amurrion.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Amurrio

Maiatzaren 29 eta 30ean Alebinetako Futbol 7ko XIII. Torneoa Amurrion.

Datorren asteburuan Amurrioko “El Refor”-eko kirol instalazioetan, Futbol 7ko XIII. Torneoa burutuko da. Bertan 16 taldek hartuko dute parte eta guztira 300 bat futbolari jokatuko dute. Torneoa Kaskagorri Futbol Taldeak antolatuko du, Amurrioko Udala, Amurrio Etorkizuna Futbol Taldea eta Amurrio Clubeko laguntzarekin.

 

Europako Txapelketa irabaztea du helburu Juan Gardeazabal Rotaetxek

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Aiara  Aiara: Luiaondo

Europako Txapelketa irabaztea du helburu Juan Gardeazabal Rotaetxek

Ibilbide bikaina bete duela esan genezake 57 urteko luiaondoar honek. Estatu mailan hamaika sari lortu ondoren europako txapelduna izatea du helburu Juan Gardeazabal Rotaetxek. Aiaraldea.com-ek berarekin hitz egin du eta bere proiektu, parte hartutako txapelketa eta ehizaren xehetasunei buruz azalpenak eman dizkigu.

Esaguzu Juan, zelakoak dira modalitate hauek?

Alimco Ceramicaseko Aitor Moralesek garaipena lortu du XXI. Airakoa Biran

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Aiaraldea

Alimco Ceramicaseko Aitor Moralesek garaipena lortu du XXI. Airakoa Biran

Laudion bukatu den XXI. Aiarako Birako  laugarren eta azkenego etapa, Almacenes Lavin taldeko Rafa Gonzalezek eraman du. Amurrion hasi eta 49,1 kilometroko ibilbidearen ondoren Laudioko Zumalakarregi etorbidean esprintean bukatu da lasterketa. Alimco Ceramicaseko Aitor Morales tropel nagusiarekin sartu da helmugan eta lidergoa mantendu egin du XXI. Aiarako Bira irabaziz.

 

Arabako lehenengo mailara igotzeko play offak jokatuko ditu House's Band saskibaloi-taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio

Arabako lehenengo mailara igotzeko play offak jokatuko ditu House's Band saskibaloi-taldeak

House's Band saskibaloi taldeak datorren larunbatean arratsaldeko 17:00etan igoera gauzatzeko partida jokatuko du Gasteizko Arenalde kiroldegian. Laudioko taldeak denboraldi osoko partidarik garrantzitsuenean Artepan Ekialde taldea edukiko du aurrez aurre.

 

Gasteizko taldeak denboraldi paregabea egin du Arabako Bigarren mailan eta lortutako emaitzek erakusten dute talde honen gogortasuna. Hala ere House's Bandeko jokalariak ez daude batere urduri emaitza horiekin, aurten lortutako markak ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula, hamasei garaipen eta sei porrot.

Aurrekoetxea garaile SanPrudentzio eguneko Idi Proba Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Laudio

Aurrekoetxea garaile SanPrudentzio eguneko Idi Proba Txapelketan

Ohiturei eutsiz, aurten ere San Prudentzioko Idi Probak izan dira ikusgai Laudion, oraingoan ere Berrio Kirol Elkartearen eskutik. Apirilaren 28ko proba honetan Aurrekoetxea, Juantxu eta Galderren idiek hartu dute parte. Idi pare bakoitzak 20 minutuko txanda izan zuen ahalik eta untze gehien egiteko, eta Aurrekoetxeren idi parea nagusitu zen Erroke Deunako frogatokian.

Laudio jeitsiera postuetatik irtetzen da.

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo  Amurrio  Laudio

Laudio jeitsiera postuetatik irtetzen da.

Retuerto 0 – 1 Laudio

Pozik bueltatu ziren Retuertora hurbildu ziren Laudioko zaleak. Taldeak autobusa eta sarrera eskeini zien bazkideei, taldeari Barakaldon jolastu behar zuten partiduan animoak emateko. Erantzuna ederra izan zen eta taldeak ez zuen hutsik egin oraingoan. Puntuak baino gehiago zegoen jokoan. Biek mailari eusteko borrokan sartuta daude eta jardunaldiak aurrera, denboraldia bukatzen doa.