Mikel Ussia da Arabako aizkolari txapeldun berria. Laudiotarrak igandean irabazi zuen lurraldeko txapelketa Agurainen, Araba Euskarazeko jaialdia ospatzen zen bitartean. Txapelketan hiru aizkolarik hartu zuten parte Mikel Ussia (Laudio), Gaizka Lopez (Laudio) eta Eloi Corchero (Araia). Guztira hiru enbor erdibitu behar zituzten aizkolariek, lehenengo eta azken enborrak berdinak ziren, bigarrenaren tamaina ordea, lodiagoa.
Mikel hasieratik haritu zen enborrak besteak baino azkarrago erdibitzen, txapelketa zailtasun handirik gabe ondo kontrolatuz. Gaizka laudiotarrak eta Eloi araiarrak eduki zuten leiharik gogorrena bigarren postua lortzeko asmoz. Azkenik laudiotarra gailendu zen, bigarren postuari eutsiz.
SAILKAPENA
1.- Mikel Ussia (Laudio)
2.- Gaizka Lopez (Laudio)
3.- Eloi Corchero (Araia)