Ekainaren 25ean Larrazabaleko auzoan, San Joan Astobitzako V. Herri Lasterketa ospatuko da. Irteera 20:00tan izango eta korrikalriak San Joaneko zelaietatik abiatuz Larrazabal, Lekandazar, Markijana eta Astobitzako auzoetatik igaroko dira. Aurreko urteetako zirkuitoa aldatu arren, aurten distantzia berdina bete beharko dute parte hartzaileek, guztira 7.995 metro.
Lasterketarako izen ematea zabalik dago, nahi duenak Euskadiko Kutxan (Alberto Aceroko bulegoan) 2 eurotako diru sarrera egin beharko du aurreko egunerarte. Lasterketa egunean izen ematea 3 eurotakoa izango da, SanJoaneko zelaian 19:00etatik 20:00tara.
Lasterketa bukaeran urtero bezala, sari banaketaz gain, korrikalari eta hurbildutako ikusle guztiontzat mokadu gozoak egongo dira.