Datorren asteburuan Amurrioko “El Refor”-eko kirol instalazioetan, Futbol 7ko XIII. Torneoa burutuko da. Bertan 16 taldek hartuko dute parte eta guztira 300 bat futbolari jokatuko dute. Torneoa Kaskagorri Futbol Taldeak antolatuko du, Amurrioko Udala, Amurrio Etorkizuna Futbol Taldea eta Amurrio Clubeko laguntzarekin.
Parte hartzaileen artean, aiaraldeko taldeez gain, Athletic Club, SD Leioa, Sestao River, Santutxu FC, SD Eibar, CD Aurrera de Vitoria, CD Numancia, Barakaldo CF, CD Ariznabarra, Danok Bat, Real Union, RealSociedad eta Peña Galdameseko alebin taldeak txapelketan izango dira.
Taldeak lau multzotan banatu egingo dira, multzoen artean ligazka bat jolastuz. A eta B multzoakoek txapelketari hasiera emango diote larunbatean goizeko txandan 10:00etatik aurrera eta arratsaldean 16:30tatik aurrera C eta D multzoko taldeak harituko dira. Igande goizean, 10:00etatik hasita, azken faseko partidak ikusgai izango dira. Txapelketako finala 13:30tan izango da.